Kaleko bizitzaren taupadetan, askotan oharkabean pasatzen diren istorio txikiek osatzen dute benetako kontakizuna. Hari fin baina sendo horietatik tiraka dator “Haritik Tiraka”, Ane Gebara eta Ivan Casado-k osatzen duten Bitsa Konpainiaren kaleko antzezlan berria. Urtebeteko sormen prozesuaren ostean, Karrikanen babesarekin eta Mendi Zolanen egindako egonaldian mamituta, auzoetako eguneroko keinu, isilune […]
Hilabetea: maiatza 2026
Zientziaren bihotzera egingo dugu salto, izan ere, Bilboko Areatzatik zuzenean ari gara. Datozen egunetan jakin-minaren, esperimentazioaren eta etorkizunaren plaza nagusia bilakatuko da Areatza. Hemen bertan abiatu baita Elhuyar Zientzia Azoka 2026, Gaurtik maiatzaren 9ra bitartean ospatuko den topaketa handia.Lau egunez, 60 ikastetxetako 660 gaztek aurkeztuko dituzte ikasturtean landutako proiektuak, guztira […]
Irratsaio honetan art pop dramatikotik neo-psych giroetara, euskal pop intimistatik hyperpop distiratsura eta folk elektroniko kontenplatiboraino egingo dugu bidea, artisten unibertso oso desberdinak lotuz. Lehenik, Anna Calviren Is This All There Is? entzungo dugu: 2026ko EP-a da, Matt Berninger, Iggy Pop eta Perfume Genius bezalako gonbidatuekin grabatua, art rock eta […]
Euskalgintzaren Kontseiluak Euskal Herri osoko euskaltzaleei dei egin die datorren ekainaren 13an Iruñean egingo den Euskaltzaleon Martxan parte hartzera, euskaraz bizitzeko baldintza errealak eskatzeko. Agerraldi jendetsu batean aurkeztu dute mobilizazioa, eta azaldu dutenez, aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko dituen ekimena izango da. Helburua da euskaraz bizitzeko beharrezko baldintzak aldarrikatzea eta euskaltzale […]
Bilbo asko aldatu da azken 40 urtetan. Baina une batez egin dezagun atzera, 40 urte atzera 1986 urtean gaude . Gazte batzuk Banco de Españako eraikin bat okupatu eta Bilboko Gaztetxea zabaldu zen. Bilboko alde zaharrean piztu zen sua. 1986an ateak indarrez ireki zituzten gazte haien oihartzuna oraindik ere bizirik […]
Mikel Telleria, oraingoan bere azken lana aurkezteko: “Oroit Lou Reed”. 2025aren hasieran argitaratutako disko honetan, Idiazabalgo kantautoreak omenaldi berezia egin dio Lou Reed-i, rockaren historian funtsezko figura izan den artistari. Baina Telleriak ez du ohiko bertsio-diskoa egin; aitzitik, euskaraz sortutako hamar abesti originalen bidez, New Yorkeko kronikagilearen unibertsoa berrinterpretatu du, […]
Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Ondarroan (1864ko maiatzaren 4an) Txomin Agirre Badiola euskal idazle eta apaiza. Askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea izan zen Agirre. Bere lan nagusiak Kresala (bizkaieraz) eta Garoa (gipuzkeraz) dira. Ondarroan jaioa, ama bertakoa eta aita Mutrikuar arotza, familia xume baten magalean hazi zen. Apaiz moduan […]
