Duela astebete kaleratu zuen talde bermeotarrak “Inertzia” abestia, urtarrilean kaleratu zuten “Estali Nituen” abestiaren segida. Unai Irisarrik eta Iker Etxebarriak osatu zuten taldea 2015. urtean eta segidan batu zitzaizkien Iñaki Olondo eta Jon Andoni Juez. Bi abesti berriak EP batean batu dituzte eta jada kontzertuak egiten hasi dira, hurrengoa maiatzaren […]

Larunbatean, Kantabriako auditorio nagusian Iparragirreri omenezko kontzertua izango da. Kantabriako Elkarte Filarmonikoaren Orkestra Sinfonikoa eta Abesbatza izango da taulagainean. Gorka Hermosak idatzitako “Urretxutik Mundura” pieza joko dute eta Gorka bera ere eszenatoki gainean izango da. Gorka Hermosa izan dugu telefonoaren beste aldean eta bere hitzetan, oso momentu emozionantea izango da […]

Gernikan sortutako taldea da Supercremalleras. 2021ean atera zuten haien lehen kanta “Gominolas, eta harrezkero ez dira geldirik egon. Urtebeteko biraren ostean, hiru kontzertu besterik ez zaizkie gelditzen eta horietako bat larunbatean izango da, Bilboko Stage aretoan. Gorka Etxeberria izan dugu telefonoaren beste aldean eta berarekin aritu gara urtebeteko biraz, abesti […]

Garik Maldanbera taldearekin batera, kontzertu berezia eskianiko du bihar, apirilaren 18an, Bilboko Azkuna Zentroan. “Behin bizitzea” bere azken diskoa aurkeztu eta lehen aldiz oholtzara eramango du. Garirekin hitz egiteko aukera izan dugu eta gogotsu dagoela aipatu digu. Diskoko abestiak bizitzari buruzko gogoetak direla azaldu du Garik eta letretan kolaboratzaileak izan […]

2022an kaleratu zuten hain lehen lan luzea, eta hilabete honetan kaleratuko dute bigarrena: Negu Gorri. Dagoeneko lan luze berriko bi abesti kaleratu dituzte: Esku burdin eta Paktua. Kattalin Barcena eta Javi Jorajuria izan ditugu telefonoaren bestea aldean eta haiek eman dizkigute xehetasun gehiago. Argi adierazi dute haiek musika jardun politikoari […]

Gaurko saioan, Kristonak taldea izango dugu gonbidatu berezi. Euren proiektuari buruzkoak kontatuko dizkigute euren musika gihartsua entzun bitartean. Ahobetehortz diskoa izango dugu entzungai.. Eta rocketik amerikanara joango gara saltotxo batez. Dylan LeBlanc musikariak disko eder batez etorriko zaigu. Coyote izeneko grabazioan ondo egindako abesti sorta kitzikagarria topatuko duzue. Gaur bertatik […]

Udaberriarekin batera, martxoaren 21ean, Olatz Salvadorrek “Basan” abestia kaleratu zuen. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Leire Vargas eta Oihana Aranarena dira letrak, eta Olatzek berak interpretatu ditu. Abestiak izan duen harrerarekin oso pozik dagoela kontatu digu Olatzek. Maiatzean beste abesti bat kaleratuko duela ere gaineratu du. Data zehazki ez […]