Juniore taldearekin abiatu gara gaur. Talde honekin 60-70 hamarkadara goaz, chanson francaise horren ukituak dituzten abesti lanbrotsuak ondu dituzte. Frantziako ye-ye berria. Emakume-banda paristar hauen azkena Un, Deux, Trois, Bonus. Bullion taldearen txanda dator orain. Nathan Jenkins da Bullion. West London-eko musika ekoizlea eta konpositorea da eta Lisboan finkatuta dago. […]

Abeslari eta musikari ugari arte eskoletatik sortuak izanik, ez da harritzekoa ehunka kantutan margolariak eta margoak inspirazio iturriak izatea. Hori dela eta, gaur, hainbeste adibide distiratsu aukeratu ditugu, garai ugaritako margolariak islatzen dituztenak.   https://www.bilbohiria.com/docs2/2024/soinugela/240513_soinugela_theme_time_margolariak.mp3 Deskargatu hemen. Vincent (Don McLean, 1971) Zumeta (Mikel Telleria, 2022) When I Paint My Masterpiece […]

Duela astebete kaleratu zuen talde bermeotarrak “Inertzia” abestia, urtarrilean kaleratu zuten “Estali Nituen” abestiaren segida. Unai Irisarrik eta Iker Etxebarriak osatu zuten taldea 2015. urtean eta segidan batu zitzaizkien Iñaki Olondo eta Jon Andoni Juez. Bi abesti berriak EP batean batu dituzte eta jada kontzertuak egiten hasi dira, hurrengoa maiatzaren […]

Larunbatean, Kantabriako auditorio nagusian Iparragirreri omenezko kontzertua izango da. Kantabriako Elkarte Filarmonikoaren Orkestra Sinfonikoa eta Abesbatza izango da taulagainean. Gorka Hermosak idatzitako “Urretxutik Mundura” pieza joko dute eta Gorka bera ere eszenatoki gainean izango da. Gorka Hermosa izan dugu telefonoaren beste aldean eta bere hitzetan, oso momentu emozionantea izango da […]