Hamabost kantuz osatua dator Gariren disko berria, Gari & Maldanbera zuzenean  2022, 27 urteko ibilbidea du bakarka, kantu sorta ederra ere badu Garik. Ostiralean Bilbon izango da berriro, oraingoan BBK aretoan, izan ere Arriaga antzokia izan zen disko hau grabatutako lekuetako bat. Autobiografia musikal bat ere badela azaldu du. Gaur […]

Zea Mays talde bilbotarrak jasoko du aurtengo Adarra saria, Donostiako udalak euskal musikarien artean ibilbide esanguratsuenekoak nabarmentzeko ematen duena. Ekainaren 21ean Viktoria Eugenia antzokian jasoko dute oroigarria eta omenaldia eta kontzertua eskainiko dute bertan. Emanaldi horretarako sarrerak maiatzaren 15ean jarriko dituzte salgai. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230512_zea_mayz_aiora.mp3 Deskargatu hemen.

Aspaldiko lagunak dira Maddi Gerriko eta Eli Beraza. Batera ibili izan dira talde gehiagotan, baina orain Muare taldea osatzen dute. Ostegunean, Bilboko BIRA Kulturgunean eskainiko dute kontzertua. Baina, zer da Muare? Nola sortu zuten? Horien eta galdera gehiagoren erantzuna elkarrizketan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230509_muare_taldea.mp3 Deskargatu hemen.

Aste honetan ere Joe Gibbs ekoizle jamaikarraren 1978-79 grabazioekin hasi gara Soinugelan. The Professionals, Gibbs-ek sortu zuen estudioko grabazioetarako. Talde ikaragarri ona dugu, “Irie Reggae Hits” berreskuratu duen CD bikoitz batean Doctor Bird diskoetxeak kaleratu duena. Errol Thompson teknikariak lortu zuen soinu ezin ederragoa, boss reggae eremukoa. Kantariek, Jamaikan ziren […]

Hellfire izena du Black Midi bandaren azken grabazioa. Beti bezala, erritmo zurrunbilotsuak eta imajinatiboak. Oso gustuko dugu talde hau euren hasierako singeletik hona. Dezentetan egon da gurean, eta orain, berriz ere eskaintzen digute aitzaki ederra euren musikarekin disfrutatzeko. Virginiatik datorkigu hurrengo gonbidatua. Leal Neale musikari amerikarrak bere azken kutizia ekarri […]