Gaurkoa Haurdunaldiaren manipulazioa izan dugu hizpide. Haurdunen kasuan, egoera bereziki delikatua izaten da. Hasteko, emakume haurdunaren lehentasuna umea izaten da. Bere ardurak eta bizimoduaren gorabeherak bigarren mailan geratzen dira eta, hormonen aginduz, umearen garapen egokira bideratzen ditu indar guztiak. Bestalde, kontuan hartu behar dugu haurdunaldi asko espontaneoki eteten direla, arrazoi […]
Oier Gorosabel
Ohikoa izaten da neguan Anginen inflamazioa izatea, horren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Oier Gorosabelek. Urtero, lagun askok izaten du anginen hantura edo inflamazioa, amigdalitis izenez ere ezagutzen duguna. Kalentura eta irenstean mina sumatzea izaten dira haren ezaugarriak, eta batzuetan arazo handiak ekartzen ditu bai sintomen larritasuna, bai infekzioen maiztasuna dela […]
Gaurkoan Oier Gorosabel Fisioterapeutarekin Ultrasoinuak deituriko terapia aztertu dugu. Ultrasoinu terapia erabiltzeko lehenengo pausua arazoa ondo ezagutzea da: nola jazo da lesioa? Nola eragin du gorputzeko ehunen egoeran? Helburu terapeutiko egokia ezartzeko ezinbestekoa izango da galdera horiei erantzutea. Orduan hurrengo pausua etorriko da: ultrasoinuen parametroak moldatzea (maiztasuna eta inpultsoaren forma). […]
Gaurko osasun atalean pazienteen gaixotasun-erritmoari buruz aritu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Aspaldi konturatu ginen: lantokian gorabehera handiak egoten dira denboraldi batetik bestera, baina ezin genuen asmatu zergatik ote zen. Eguraldia, ilargia, urtaroak eta bestelako hipotesiak genituen, baina alferrik: faktore horiek lan gorabeheretan eragina badute ere, ez genuen erlazio erabakigarririk aurkitzen. […]
Orain arte terapeuta fisikoentzat tabu eremua izan da bihotza, fisioterapiaren aplikazio berriek aukera interesgarriak ematen dizkigute kardiologia arloan eskua sartzeko, batez ere, prebentzioan. Mediku gehienek ere harriduraz eta eszeptizismoz ikusten dituzte bihotz ingurua esku hutsekin tratatzean lortzen diren emaitza onak: kontuan har dezagun oraintsu arte botikekin eta kirurgiaz soilik tratatu […]
Gaurko osasun atalean Oier Gorosabelekin batera nekearen in guruan jardun dugu. Nekea ondo kudeatzen ikasten duenak, gutxitan egingo digu bisita osagileoi. Bizitza osasungarria daramanak intuitiboki jakiten du, inork azalpenik eman barik, neke mota guztiak ez direla berdinak. Neke mota batzuk, hain zuzen ere, gaixotu egiten gaituzte; beste batzuk, ostera, erlaxatu […]
Gaurko saioan tabu batez jardun dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin: heriotzaz. Bere lanbidean, zorionez, heriotzarekin harreman naturala du, eta ez bilatu esaldi horretan umore beltzaren arrastorik, zaharrekin lan egiten baitu. Frakasatua sentitzen ote da horregatik? Ez. Beste paziente mota batekin lan egitean darabilgun txantiloia aldatu behar izaten dugu, hori bai, besteekin […]
Fisioterapeutak modan gaude; artikuluak, txostenak, elkarrizketak, hitzaldiak… Pixkanaka presentzia handiagoa dugu gizartean eta, orain arte ez bezala, masajea eta beste terapia fisikoen eskari handia unibertsitatetik irtendako profesional egokiekin asez doa. Hala ere, nahiz eta denok gure izena bolo-bolo darabilten, benetan egiten duguna ez da hain ezaguna. Norbaiti gure eguneroko lana […]
Odolak gure gorputzean duen funtzioaz mintzatu gara Oier Gorosabalen. Gorputz harrigarria dugu benetan: hortaz jabetzeko, odolak nola elikatzen gaituen ikusi baino ez dugu. Arterien eta zainen irudi anatomikoak zuhaitz bat ekartzen du gogora: bihotzetik irten bezain laster, odol hodi handiak adarkatzen hasten dira, eta tutu meheagoetan gorputz atal guzti-guztietara heltzen […]
Jatekoak ibilbide luze eta bihurria egiten du gorputzean: ahoan behera, esofagoa, sabela, duodenoa, heste meharra, heste lodia, ondestea eta uzkia zeharkatzen ditu. Azken zatiaz berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Kakagura sentsazioa igartzen hasiko gara eta uzkiko esfinterra erabilita (borondatez kontrolatzeko ahalmena baitugu), tarte batez, libratzeko gogoari eutsi ahal izango […]
