Gaurkoa haurdunaldien inguruan berba egin dugu Oier Gorosabelekin batera. Haurdunen kasuan, egoera bereziki delikatua izaten da. Hasteko, emakume haurdunaren lehentasuna umea izaten da. Bere ardurak eta bizimoduaren gorabeherak bigarren mailan geratzen dira eta, hormonen aginduz, umearen garapen egokira bideratzen ditu indar guztiak. Bestalde, kontuan hartu behar dugu haurdunaldi asko espontaneoki […]
Oier Gorosabel
Gaurkoan Oier Gorosabel fisioterapeutarekin anginak eta begetazioak izan ditugu mintzagai, hauek betetzen dituzten funtzioen inguruan mintzatu gara. Lehenengo begiratuan zerikusirik ez dutela iruditu arren, bi osasun arazo hauen arteko lotura erabatekoa dela azaldu digu. Lagun askok izaten du anginen hantura edo inflamazioa, amigdalitis izenez ere ezagutzen duguna. Kalentura eta irenstean […]
Gaurko saioan pazientearen jarreraren inguruan mintzatu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Kirola egitea izango litzateke onena, eta hori ezingo balitz, profesional baten kontsultara jotzea. Baina kasu batean nahiz bestean, oinarrizkoa den helburu bat dago: norbere burua zaintzen ikastea. Kontuan har dezagun, batzuek oraindik hala sinesten duten arren, minak ez dituela “haize […]
Osasun arloko profesionalon arteko berriketa informaletan, tratamendu bat gutxietsi nahi denean, «placebo hutsa» dela esan ohi dugu. Berba erromaniko horren esanahia «pazienteak atsegin duena» da, eta antzinatik ezagutzen den fenomenoa deskribatzen du: gaixo bat badugu, eta jasotzen ari den tratamenduaren eraginkortasunean bete-betean sinesten badu, bere sintomek hobera egin ohi dute. […]
Gaurkoan Oier Gorosabelek guk geu sortzen ditugun gaixotasunen inguruan hausnartzeko gonbitea ekarri digu. Behin batean, mediku berria heldu zen herri txiki batera. Knock doktore gazteak lelo berezia zuen: «Osasun onekoak, gaixorik daudela ez dakiten pertsonak dira». Denbora gutxian, medikuarenean sekulan egon barik zeuden nekazari sendoak zerbitzu medikuen kontsumitzaile sutsuak bihurtu […]
Osasun atalean Oier Gorasabel batu zaigu ikasturte honetan. Gaurko osasun aseguruen inguruan mintzatu zaigu. Osasun aseguruan abantaila eta desabantailen ingurukoak hausnartzeko aukera izan dugu. Askotan entzun izan da, aseguruekin lan egiteak tratamenduen kalitatea jaisten duelakoan; gai interesgarria da hau, denok baitugu osasun aseguru publiko edo pribaturen bat, eta hauek ematen […]
Gizakiaren bizimoduak berezkoa du tentsioa: lana dela, harreman pertsonalak direla… bizirauteko zereginak nekatu eta higatu egiten gaituzte pixkaka. Horregatik, tarteka atsedena hartu beharra izaten dugu; gure gorputzak autosendakuntzarako eta indarberritzerako dituen errekurtsoak ongi erabiliz gero, denbora gutxira eguneroko bizimodura itzultzeko prest egongo gara. Gainera, atseden une horiek eguneroko gorabeheren gainean […]
Gaurkoan Oier Gorosabel sukarran inguruan mintzatu zaigu. Beharbada sukarra da etxean erabil dezakegun terapia fisikorik indartsuena. Interesgarria da sukarraren zantzu goiztiarrak ezagutzen ikastea: tenperaturak hamarren gutxi batzuk igotzean, hotzikarak sentitzen ditugu. Horrez gain, azala eta giharrak hipersentikor daudela igar dezakegu; hau da, min leun batekin bezala. Buruko kongestioa edo begiak […]
Hotz eta hezetasunarekin batera gertatzen den makaltzea azaltzeko argibide fisiologiko konplikatuak eman baditzakegu ere, modu sinplean azaltzen saiatu da gaurko saioan Oier Gorosabel fisioterapeuta. Eguraldiarekin batera, airearen hezetasuna eta presio atmosferiko aldaketak gertatzen dira. Eguraldi onarekin, presio altuak halako euskarri efektua egiten du objektuengan, gorputz atalak barne. Eguraldi euritsuarekin, berriz, […]
Gaur egun jendartean, kirolak eginkizun garrantzitsua du. Gero eta lanbide estatikoagoak ditugu: bulegoan, ikasten, lanean ordu askotan geldi… eta honek eragin zuzena du osasunean. Gizakiaren gorputza korrika eta saltoka aritzeko eginda dago, ez geldirik egoteko: gure giltzadura eta giharrek mugimendua eta ariketa behar dute. Era berean, gure egunerokotasunean tentsioak pilatzen […]
