Azaroa eta abenduan entzutetsuak izan ez diren bi gertaera eman dira, Bilbon eta Donostian hurrenez hurren, hiriaren eraikuntzarekin harreman zuzenean direnak. Eraispenen inguruko hausnarketa ekarri digu Ula Iruretagoiena arkitektoak.  Azken Kukutza, Errekaldeko gizarte etxe okupatua, 2011ko irailean eraitsi egin zen. Kultur hutsune handia utzitako gertaera honek, beste Etxarri gaztetxea sortzera […]

Gobernuak Kontabilitate Plan Orokorrean azken orduko aldaketak egin ditu,  enpresa txiki eta ertainei dagokionez. Badirudi aldaketek ez dutela eragin handirik izango, baina kontabilitateak langileengan duen ondorioa erabatekoa da; erregulazio planak aplikatzerakoan, enpesa itxierak, kaleratzeak… hala ere, ezezaguna da askorentzat, ulertezina. Kontabilitatea neutroa dela esan ohi da, baina ez da horrela. […]

EAJk, EH Bilduk,Geroa Bai,  Nafarroako Ahal Dugu-k, ESK-k, Eilasek eta Etxaldek agerraldia egin dute Bilbon, Luhusoko polizia operazioaren inguruko balorazio bateratua egiteko. Ainhoa Etxaidek irakurri du hiru puntutako dokumentua euskaraz eta Txiki Muñozek erdaraz, aldamenean sinatzaile guztiak zeudela. Sinatzaileek positibotzat jo dute atxilotuak askatu izana eta Ipar Euskal Herriko gizartearen […]

Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoko bigarren saioan Joseba Tapia izan da. Kantua min hitzaldia musikatua eskaini du. Joseba Tapia trikitia molde berrietara egokitu duen aitzindaria da. Bere ibilbidearen errepasoa egin du, min sortutako kantuetatik abiatuta, Politikoki zuzenak ez direnekin kantuekin identifikatzen da musikaria . Joseba Tapia tradizioan hezitako  musikaria dugu […]

San Tomas azokatik zuzenean aritu gara, hainbat gonbidatu izan ditugu. Hona hemen neguko lehen egunean Bilboko Areatzatik zuzenean jaso ditugun hitzak. Labore, Bilboko ekoizle eta kontsumitzaileen sarea sortu nahi duen proiektua da. Bilbo bezalako hiri handian elikadurak eta kontsumoak kezkatuta elkartu dira hainbat lagun. Elikadura burujabetzan urrats praktikoak eman nahian […]

Gaurko saioan bi gonbidatu izan ditugu. Castillo Suarez euskal poeta eta idazlea izan dugu. Euskal Kulturgintzaren transmisiorako gradu ondoa “Poema bat egiteko dekalogoa” hitzaldia eskaini zuen, bertan jasotako hausnarketak entzungo ditugu. Txuma Murugarren kantariak disko berria plazaratu du  eta bisitan izan da Piperpolis saioan.   Txuma Murugarren zazpigarren lana Zerbait ari […]

Izpiritu Kapanagarrak harrapatuta, guk ere egingo dugu azterketa proposamen bat, Enemy filmarena. Ene eta emy. Ene eta eme. Ni eta bera. Ar eta eme. Baina batez ere ar, dena da batez ere ar filmean, eta hemen, eta oro har. Oro har, ar. https://bilbohiria.com/docs2/2016/eremuzkanpo/Eremuz%20Kanpo%205×07%20Ar.mp3 Saioa jaisteko, sakatu HEMEN Tracklista: 1.- Danny […]

Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoko bigarren saioan Gema Lasarte Ehuko irakaslea eta ikerlaria izan da. Emakumea objektu izatetik objektua sortzerako bidea, izan da hitzaldiaren nondik norakoa. Gema Lasartek 1979tik 2009ra bitartean emakumeek idatzitako 27 eleberritako pertsonaia protagonista femeninoak aztertu ditu doktore tesi batean, generoaren gaineko diskurtsoak analizatuz. Pertsonaia protagonista femeninoen […]