TOPAGUNEAk antolatzen duen Udagoieneko Ostera ekimeneko hitzaldi musikatua dakargu, Jurgi Ekizak eman zuena Bilboko Kafe Antzokian, abenduaren 14an, Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleentzat; formato akustikoan aurkeztu zituen Willis Drummonden kantak hilaren 22ko kontzertua berotzeko Bilbon Kafe Antzokian; “Tabula rasa” aurkeztera datoz. https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161216artayorran-jurgiekiza.mp3 Deskargatu hemen.
Gabonetako saio berezi honetan urtean zehar berrikusi eta aztertuko dugu; besteak beste, Black Friday-ko erosketak, Europar Batasuneko legegile lana eta sare sozialetan gehien hitz egin dena. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean208.mp3 Deskargatu hemen.
Al tercer programa parlarem del nostre tronc preferit: el tió de Nadal. Podrem delectar-nos les oïdes amb els poemes del bilbaí Luigi Anselmo. A “Denominació d’Origen” ens deslpaçarem fins al País Valencià per disfrutar de la música d’Obrint Pas. https://bilbohiria.com/docs2/2016/demicaenmica/161215-2×03-demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Hirugarren saioan, gure mokorrik gustokoena izan dugu hizpide, […]
Irlandara joan gara oraingoan, hango doinu ezagun baten bertsioak biltzera. Whiskey in the Jar kantu tradizionala irlandar folk abesti herrikoi eta ospetsu bat da, Cork eta Kerry konderrien arteko mendien artean kokatutako kontakizuna azaltzen digu, emazteak traizioa egin dion bide lapur batena. Munduan zehar zabalduenetako irlandar abestia da hau, eta […]
Nafarroako Gobernuak aurten baino 225 milioi gehiago izango ditu 2017an. Aurrekontuak onartu dituzte eta horren berri eman digu euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetariak. Atzo, osoko bilkuran, lau alderdiek alde bozkatu zuten. Bestetik euskalerria irratiak ospatu behar duen festaz mintzatu zaigu “Horra! Olentzero ongi etorri festa”.
Mikel Asurmendik Maddalen Iriarteri elkarrizketa egin dio aste honetako Argia astekarirako. Egun EH Bilduko Gasteizko legebiltzarkidea dena urte luzez aritu da ETBn lanean eta politikaz, hedabideez eta beste hainbat gaiz hausnartu du Argia astekarian. Lander Arbelaitz Argia astekariko kazetariak Haizea Nuñez abokatuari eginiko elkarrizketa nabarmendu du. Horrez gain Ivan Mirok […]
Hipozentroa eta epizentroa, magnitudea eta intentsitatea, Mercalliren eta Richterren eskalak, lurrikarak eta tsunamiak edo itsasikarak. Bistan denez, hitz horietako asko hedabideetatik ikasi ditugu, lau haizetara zabaltzen dituztelako nonbait lurrikara batek gogor jotzen duen aldiro. Gaurko saioan Arturo Apraiz zientzialariak hiztegi berezi horren esanahia eta zergatia hobeto ulertzen lagunduko digu, eta […]
Chega o Nadal e no programa de hoxe animámosvos a celebrar estas festas con sentidiño. Por iso falaremos de consumo responsable e darémosvos unha longa listaxe de actividades culturais e de lecer que terán lugar estes días no noso país. Ademais de temas de actualidade e da nosa sección de […]
Malas Compania eta Karola elkarteek, Bilboko Udalaren eta Zaporeak elkartearen laguntzarekin, zirku emanaldi solidarioa egingo dute gabon hauetan Bilbon. Malas Compañiaseko Mikel Pikaza batu zaigu saiora, egun Bilbon zirkuak duen argazkia ekarri digu. Bestetik Abenduko ikuskizuna xehetasunak ekarri dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161222_mikel_pikaza_zirkoa.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea hasi denetik, lanean gertaturiko 53 heriotza zenbatu dituzte sindikatuek Hego Euskal Herrian; Iparraldekoak kontuan hartuz gero, 55era igotzen da kopurua, LAB sindikatuak bere webgunean duen zenbaketaren arabera. Atzo protesta egin zuten Bilboko kaleetan eta hitzez bakarrik ez, ekintzekin ere salatu dituzte patronal eta erakundeen jarduerak. Isilik egin dute plaza […]
