Maputxe herriaren inguruko albisteak ekarri dizkigu Fakun Aznarez kazetariak. Gutxitan izaten dugu ohiko komunikabideetan herri hauen berririk. Azken asteetan herri honen kontrako sarekada handia izan da, hainbat atxilotuekin tartean. Gainera Argentinako azken berriak ekarri dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/161220_hizpidea_fakun.mp3 Deskargatu hemen.
Herritar dinamikak 2019ra arteko bide orria aurkeztu du, Iruñean. Urte hauetan Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen eta ariketaren eztabaida publikoa zabaltzea nahi du. Datozen urteetako bidea lau ildotan ardaztu nahi duela jakinarazi du: galdeketetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko itunean, herri mobilizazioan eta elkarlanean. Galdeketak dagoeneko hasi dira herri txikietan eta helburua hiriburuetara […]
Super Mario Run izan den fenomenoa eta bere ondorioak Nintendo enpresan aztertzen hasten gara saio hau, non adierazpen eskubidearen eta Internetaren arteko harremanari buruz hitz egingo dugu ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean207.mp3 Deskargatu hemen.
Hiruka komunikazio taldearekin bat egin dugu, eta eskualdeko albisteen berri ekarri digu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Abendua Hiruka astekariak ale berezia argitaratu du. Oles etorri dira ale berezian eta neguko kontuak ekarri dizkigute. Eskualdeko dendarien eskaintzei ere erreparatu diete eta eskualdeko bertsolarien bertsoak ere bildu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161219-irantzusagarminaga.mp3 Deskargatu hemen.
Harresiak Apurtuz Etorkinen aldeko Euskadiko Gobernu Kanpoko Erakundeen Koordinakundea da, 1997an sortua zen Bilbon. Harresiak apurtuz-ek pertsona guztiek, euren jatorria, sexu, arraza edo egoera soziala dena delakoa ere, zuzen eta bakean bizitzeko aukera emango dien gizarte batean aukera eta eskubide berdinak izan ditzaten lan egiten du. Bihar herri ekimena burutuko […]
Hego Euskal Herriko ekonomia %3 handituko dela adierazi dute hainbat finantza erakundek, horiek aztertu ditugu Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Barne eskariak egin du tira ekonomiatik, baina, horrez gain, petrolio merkeak eta Europako Banku Zentralaren diru politika oldarkorrak bultzada eman diote hazkunde horri. Datorren urteari begira, azken bi faktoreok indarra galduko dute, […]
Iruñeko euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetaria batu zaigu saiora, ohiko moduan Nafarroako kronika ekarri digu. 2017ko aurrekontuen berri eman digu, izan ere, Nafarroako gobernuak datorren astean onartuko ditu 2017ko aurrekontuak. Bestetik hizkuntzaren auziaz ere mintzatu da. Euskararen legearen 30. urteurrena aitzakia hartuta, ekitaldia egin du Kontseiluak Iruñean. Paul Bilbaok, idazkari […]
Esta noite voltamos adicar a nosa Treboada Musical ao folk. Percorreremos as terras galegas con Milladoiro, Susana Seivane, Faltriqueira… e desprazarémonos até Bélxica para escoitar a Ialma. Voltaremos escoitar dende grupos clásicos coma Saraibas até outros tan actuais coma Xabier Díaz ou os Cuchufellos, sen esquecermos voces tan sorprendentes coma […]
Negua heltzen denean Olentzero erortzen da gure etxeetara, baina horrez gain, Euskal Herrian historikoki beste hainbat gauza ere ospatzen dira: solstizioa, urte amaiera, eguberria eta bestelako gertaerak, naturarekin eta gure tradizioekin lotuta. Neguko haur kantak diskoan agertzen diren abestiak sinesmen horiekin oinarrituak daude, gehienak jatorrizkoak izanik, alai eta dibertigarri batekin.10 […]
Kerobia taldeko kide izandako musikariek Anticontinente izeneko proiektua abiatu dute. Sei kanta jarri dituzte sarean oraingoz, eta urtarrilean hasi nahi dute kontzertuak ematen. Pintura, musika eta literatura uztartu zituen Kerobiak bere azken lanean Supernova deiturikoan. Kontzertu batean jo ditzaketen tresnak bakarrik baliatu dituzte kantak berriak sortzeko, eta sarean doan jarri […]
