Herri honetan lor daitekeen “elkarretaratzerik handiena” izango da urtarrilaren 14an Bilbon Sare egitasmoak deitu duen manifestazioa, horrela adierazi dute larunbateko mobilizazioko deitzaileak sare herritarrak. 2017. urtea «giltzarri» izan daiteke giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen norabidean. Hori uste du behintzat Sarek. Larunbateko mobilizazioaren inguruan berba egingo dugu Inazio Oiartzabal Sareko kidearekin. […]
Begoña Huarte eta Mikel Zuloaga atxilotu zituzten Grezian, zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekarri nahian zebiltzala. Mugan harrapatu zituen Poliziak eta egun batzuk atxilotuta pasatu ostean, hegazkinez eta bakarrik egin zuten buelta. Asmoa salaketa politikoa eta sentsibilizazioa izan da, baina oso eskertuta agertu dira jasotako babesarekin, . Mugak zabaltzea premiazkoa dela […]
50 eta 60 hamarkadetako ikerlariek makinak programatu nahi zituzten eskuz, gizakion ezagutza kodifikatuz eta arrazoiketa logikoak egitea ahalbidetuz. Bide hartan ikusi zen makinen adimena oso zurruna zela, gizakiok dugun eta gure munduak eskatzen duen malgutasunetik oso urrun. Gaur egungo adimen artifizialaren iraultza ez da bide horretatik etorri. Azkenean ulertu dugu […]
AEBetako zerbitzu sekretuek aho batez berretsi dute Kongresuan Errusiaren esku hartzea Alderdi Demokrataren aurkako eraso zibernetikoan, baina Donald Trump presidente hautatuak salatu du haren aurkako konspirazio bat dela. Nazioarteari begira jartzen gara. Urte berriarekin oraindik ere hainbat kontu berriro ekarri behar izango ditugu tarte horretara. Horrela egingo dugu gaurkoan ere, […]
Aste honetan CES azokan aurkeztu den guztia komentatzen dugu, Telefonicaren zerbitzu-mailegatzaile lanari buruz hitz egiten dugu eta Norvegiako FM itzaldiari buruz berri ematen dugu, besteak beste. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean209.mp3 Deskargatu hemen.
Antzerkia arterik zaharrenetakoa dugu, erdi aroko herri antzerkiak beste atal baterako gordeta, gaurkoan egile ezagunak dituzten antzezlanei erreparatu diegu. XVII. menderaino egin dugu atzera, egile aitortuak dituzten oholtza gaineko lehendabiziko lanak ezagutzeko. Horiek Pedro Ignazio Barrutia aramaioarraren Gabonetako ikuskizuna, sarean osorik irakur dezakeguna, eta Frantzisko Xabier Munibe azkoitiarraren El borracho […]
AC/DC australiarrak dira gaurko saioko lehen protagonistak, beraien rock gogorreko Thunderstruck doinuari egindako bi bertsio entzun baititugu, jatorrizkoaren oso bestelakoak gainera: Steve’n’Seagulls finlandiarrek blue grass estiloan egindakoa eta Gordon Duncan eskoziarrak gaitaz egindakoa. Ondoren, Video Killed the Radio Star ezaguna entzun dugu, The Buggles taldearen eskutik One Hit Wonder fenomenoari hasiera […]
2017 urtea hasi berri dugularik, Europar Batasunaren gorabeherak aztertu ditugu Joseba Felix Tobar Arbulurekin. Hasteko, Britainia Handiak abiatutako bideari erreparatu beharko diogu, Europar Batasunetik alde egiteko bidea irekita utzi du eta. Berriro gogora ekarri dizkigu Josebak hainbat ekonomialariren hausnarketak, posible dela austeritate politikak albo batera utzi eta Europar Batasunetik kanpo […]
Urte hasierarekin, langabeziaren datuak jakin ditugu, Urtarrilaren 4ean eman zituzten jakitera, 176.218 langabe zenbatu dituzte 2016an Hego Euskal Herrian. Bestetik Barne produktu gordinak 2017an %2,3 haztea hego euskal herrian, datu horren arabera enplegua sortuko dela aurreikusten dute.Urte berriarekin adi jarraitu beharko dugu , Confebaskek eta lau sindikatu nagusiek Araban, Bizkaian […]
Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoan Ana Gandara ikerlariarekin batera euskal kantagintza berriaren sorreraz eta Ez dok amairu mugimenduaren inguruan aritu gara. ‘Euskal ondare kulturalaren moldatzea 1960tik 1990 urtera euskal kultur sistemaren oinarri’ tesia bukatu berri du. Ahozko ondare kulturalaz, euskal literatur sistema, musikaz eta kulturaz aritu gara. Balio sinbolikoak aztertu […]
