Queen taldea, Fredy Mercury, Brian May eta lagunak, izan ditugu gaurkoan hizpide, talde honek egindako Under pressure doinuaren bertsioak ekarrita. 1981ean argitaratutako abesti hau David Bowierekin batera idatzi eta grabatu zuten, eta single moduan agertu ondoren Hot Space diskoan agertu zen. Gaurkoan Joss Stone, Keane taldea, Vanilla Ice, Foo Fighters […]

Gure bigarren “Theme Time” saioan,  “etsai” edo “enemy” kontzeptuarekin nolabaiteko erlazioa duten hainbat talde eta kantu entzun ditugu. Baina hori baino lehen, aspaldion ohi dugun bezala, urrezko kantuarekin eman diogu hasiera gaurko saioari. Gaurko urrezko kantua, “Dancing with the enemy” disko bildumatik hartu dugun Kubako “Felix Chappottin orkestraren” La Guarapachanga […]

Itoizko ura Erriberara eramateko aukerei buruzko txostena aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Horien berri eman digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak.  Ubidearen ordez, lurpeko hoditeria ezartzea planteatzen du ikerketak, kostua %40 inguru murrizteko. Bestetik Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak Parlamentuan azaldukoaren berri eman digu,  Apiriletik Madrilgo gobernuak ez duela borondaterik erakutsi negoziazioak […]

Tristtan Mourguy Donibane Lohizuneko musikari bakarlaria da, kantariaren lan berria ekarri digu Rafa Ruedak. Abenduan plazaratu zuen lan berria, Bederatzi kantu berri bildu ditu “Gordeka” deituriko lanean, kantariak, rock folk progresiboa lantzen du. Elektronika ukituek ere baditu lanak. Ahots sakoneko kantaria da Tristtan Mourguy. Gaurkoan Tristtan Mourguy kantariaren bidaiak kantua […]

Errezil, Mendaro, Ataun , Larrabetzu eta Areatza  Uemako kide bihurtuko dira, larunbatean egingo duten batzar nagusian. Hala, 82 kidek osatuko dute aurrerantzean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Bihar Larrabetzun egingo dute bilera izan dugu hizpide Miren Segurola Uemako koordinatzailearekin. Larunbateko batzar nagusian besteak beste, 2017ko egitasmoa onartuko dituzte,  udalak ez ezik udalerriak […]

Katalina de Erauso pastoralak izen bereko emakumearen istorioa kontatzen du, XVI. mendean girotua. Donostiako komentutik ihes egin zuen, emakume izateagatik zuen etorkizunari ihes egiteko. Emakume baten historia eta borroka da. Jaime Valverdek EHAEZ elkarteko kideak gaurkoa hizpide izan du. Baionan ekainean estreinatu zen pastorala, ez ohiko lana izan da. Pastorala […]

Kontsumo ohituren inguruko kafe solasak ekimenean izan gara. Asteazkenean Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak, gure kontsumo ohiturak aztertuko dituzte Kafe Solasak saioan, era naturalean mintzamena praktikatuz aritu dira egun osoan zehar. Bertan jasotako iritziak ekarri ditugu Ibaizabal magazinera. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170112_kafesolasak.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Miren Basaras biologoak birusak zer diren hobeto jakiten lagunduko digu. Birusen definizioa emandakoan, gizakiongan duten kaltegarritasunaz hitz egingo digu, baina baita haien kalteei aurre egiteko erabiltzen diren teknika nagusiez ere, tartean txertaketa dela, noski. Azken minutuetan izen berezia duten eta guretzat, izenez behintzat, ezagunak diren bi birusen gainean […]

1

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain ekonomialaria kredituen inguruan mintzatu da. Lerro handitan aztertzen badugu, ekonomiaren gasolina dira kredituak. Ekonomia kapitalista handi batek funtsezkoak ditu kredituak. Gaur eguneko kontsumismo bultzatzeko, ezinezkoa litzateke kreditu-txartelik gabe bizi, adibidez. Beste alde batetik, enpresek ere behar dituzte, euren eguneroko eragiketetan. Atzeraldi ekonomikoan  handi honetan (2008-…) […]