Gaurkoa bezalako egun batez, 1988ko maiatzaren 19an hil zen, Zeberion, Maurizia Aldeiturriaga Zabala pandero jolea. Zeberion jaio zen, bertako Egia auzoan, 1904ko irailaren 22an, San Maurizio egunez. Bederatzi urte bete berritan Basurtura joan zen neskame, tratante baten etxera. Han hiru urte inguru eman ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli eta Ugaoko […]

Urtero, maiatzaren 15ean, mundu osoko palestinarrek, 12,5 milioi inguru, Nakbaren eguna gogoratzen dute, Palestinaren garbiketa etnikoari eta 1948an Palestinako gizartearen ia  erabateko suntsipenari erreferentzia eginez. Baina Nakba edo hondamendia ez zen 48ko maiatzaren 15ean hasi, ezta amaitu ere, jarraian ikusiko dugunez. Egun hartan, Israelgo Estatua aldarrikatu zuen mugimendu sionistak. Israelen […]

Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Ondarroan (1864ko maiatzaren 4an) Txomin Agirre Badiola euskal idazle eta apaiza. Askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea izan zen Agirre. Bere lan nagusiak Kresala (bizkaieraz) eta Garoa (gipuzkeraz) dira. Ondarroan jaioa, ama bertakoa eta aita Mutrikuar arotza, familia xume baten magalean hazi zen. Apaiz moduan […]

Gaurkoa bezalako egun batez, egin zuen Martin Luther King-ek Vietnamgo gerraren aurkako aldarria. 1967ko apirilaren 4a zen. Amerikako Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko ekintzaile garrantzitsuena zen ordurako Martin Luther King Jr. predikari baptista, 1964an Bakearen Nobel Saria eskuratutakoa. Egun hartan bere diskurtsorik garrantzitsuenetakoa eman zuen New Yorkeko Riverside elizan, […]

Xabier Lete Bergaretxe euskal idazle, poeta, kantari eta politikaria gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, 2010eko abenduaren 4an.  izan zen. Oiartzunen 1944ko apirilaren 5ean sortua, gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, […]

Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen Joan Ignazio Iztueta Etxeberria ezagutu dugu (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a – 1845eko abuztuaren 18a). Euskal idazle eta poligrafoa izan zen Iztueta, eta arlo askotan nabarmendu zen, dantza irakasle eta herri folklorearen biltzaile lanetan kasu, eta Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia izeneko liburuan […]

Sabin Arana, edo Arana Arana ta Goiri’taŕ Sabin Polikarpo, Abandoko elizatean —gaur egun Bilbo— sortu zen 1865eko urtarrilaren 26an, eta Sukarrietan hil zen, 1903ko azaroaren 25ean. Eusko Alderdi Jeltzalearen sortzaile, 1893an Begoñako Larrazabal baserrian antolatutako afari-bilkura batean Aranak emandako berbaldia euskal abertzaletasun modernoaren abiapuntutzat hartu da. Berak sortu zuen ikurriña, […]

Gaurkoa bezalako egun batean Dolores Ibarruri hil zen. Bizkaiko meategietan sortutako aitzindari komunista historikoa izan zen Ibarruri, bere berbaldi sutsuengatik Pasionaria ezizena hartu eta horrekin egin zen ezaguna. Gallartan 1895eko abenduaren 9an sortu eta Madrilen zendu zen, 1989ko azaroaren 12an, 94 urte betetzear zituela. Bitartean, gaztaro militantea, 1936ko gerra zibila, […]

Gaurkoa lako egun batez hil zen Bibon Resurreccion Maria Azkue, askoren aburuz gure herriak eman duen inoizko euskalaririk bikainen eta saiatuenetarikoa. Resurreccion Maria Azkue Aberasturi (Lekeitio, 1864ko abuztuaren 5a – Bilbo, 1951ko azaroaren 9a) apaiza eta euskal hizkuntzalaria izan zen. Azkueren hiztegia, kantutegia eta folklore bilketa altxor ezin baliotsuagoa dira, […]

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, Urepelen, Xalbador bertsolaria. Fernando Aire Etxart (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a – 1976ko azaroaren 7a) bertsolaria eta artzaina izan zen. Zorigaitzez, 1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatu zitzaion omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. Bere garaiko bertsolari txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu […]