Egun hauetan, Hautsi da Anphora disko gogoangarriaren “berraurkezpena” egiten ari da Ruper Ordorika, disko hartan Bernardo Atxagaren poemak erabili zituen Ruperrek eta diskoa ikoniko bilakatu zen. Gaur, aitzakia horrekin gure saiora ekarri ditugu bertako bi abesti. Jarraian beste poeta baten testuetan oinarritutako beste abesti bilduma bat: Maleza/Sastraka. Peio Lizarralderen testuak […]

U.S. Girls proiektuaren atzean Meg Remy musikaria dugu. Izena gorabehera, Toronto hirian sortutako proiektua da. Euren azken diskoa 2020an kaleratu zen. Heavy Lights izeneko grabazio honetan musikari nomina luzea dago Remyren ahotsa inguratzen. Aurreko diskoan bezala, motown soinuari egindako keinu sonoroa nabarmena da. Xoriñoak Kaloian taldea ekarriko dugu hurrengoa. Eguzkia […]

Badirudi aukera izango dugula Txomin Artola berriz ere zuzenekoetan ikusteko, bere seme Urbilek bultzaturik zenbait kontzertu ematera animatu omen da. Bertan bere piezarik nabarmenenak entzungo ditugu. Haizea taldearen lehenengo garaietan egon zen eta gerora zenbait disko gogoangarri kaleratu ditu. Gaur, bere diskografia zabaletik bi abesti hautatu ditugu. Jarraian Ibil Bedi […]

Saio honen hasieran Bi Zaldi taldearen musika ekarri dugu. Lo Zena izeneko disko honetan 2016an hasi eta 2021 bitartean sortutako abestiak bildu dituzte. Diskoan bildutako abestien bidez pertsona baten ardura existentzialetan barrena egindako bidaia bat da. Leun, kulunkari eta mimoz egina. Ziburuko musika talde bat hurrengoa. Ixabe dute izena eta […]