Asier Olabarrietaren azken proiektua da Islabat, bide bat bere barneko uholdea argitara emateko. Disko kontzeptual bitxi eta eder batekin etorri da Islabat, (K)ito irakurketa bikoitza daukan titulua jarri diote. Egungo urgentziaren aurrean entzunaldi pausatu eta arretatsua eskatzen du diskoak. Ariketa osasungarria guztiz. Night Palace izena du hurrengo taldeak. Diving Rings […]
Musibla
Txuma Murugarren esatari eta musikariaren eskutik, bertoko eta munduko musika berri finenak. Astelehenetan 21:00etan eta errepikapena larunbatetan 18:00etan
Hasteko Itsasutik datorren proiektu zirraragarri bat aurkeztu nahi dizuegu. Txomin Larronde Txo ezizenez aritzen da musika soinu berezi-bereziak egiten. Bere azken lanak Eklektrikoa du izena. Bere aurreko diskoa, 2020an kaleratu zuen, Bordegaineko Dorretik, eta hor ere ageri zen, abesti organikoekin nahasirik, soinu baso enigmatiko, bigarren disko honetan gorpuztu eta eztanda […]
Gaurko saioa irekitzeko azken saioetan entzun dugun disko bat ekarriko dugu, Life on Earth. Diskoaren darion pertsonalitateak harrapatu gaitu. Hurray For The Riff Raff da diskoa kaleratu duen taldea, nahiz atzean pertsona bakarra egon, Alynda Segarra musikari estatu batuarra. Kanadan talde interesgarri asko heltzen zaizkigu, adibide baterako gaurko taldea, Anemone. […]
Egun hauetan, Hautsi da Anphora disko gogoangarriaren “berraurkezpena” egiten ari da Ruper Ordorika, disko hartan Bernardo Atxagaren poemak erabili zituen Ruperrek eta diskoa ikoniko bilakatu zen. Gaur, aitzakia horrekin gure saiora ekarri ditugu bertako bi abesti. Jarraian beste poeta baten testuetan oinarritutako beste abesti bilduma bat: Maleza/Sastraka. Peio Lizarralderen testuak […]
Saio honetan behin baino gehiagotan entzun dugu Big Thief taldea, Adrianne Lenker-en ahotsa eta euren soinu organikoa maite ditugu. Dragon New Warm I Believe in You du izena azken grabazioak eta ez dizu kale egingo, taldearengandik espero duzun guztia emango dizu. Pello Lizarralderen zenbait testuetan oinarrituta disko liburu berezi bat […]
Bilboko talde batek irekiko du gaurko saioa. Empty Files taldeak aurreko urtean atera zuen bere bigarren grabazio luzea. Lehenbizikoak Shadows izena zuen eta azkenak Lost Files. Talde ezohikoa da gure inguruan, Moxal bezalako proiektu gutxi batzuk kenduta, zaila izaten da musika elektronikoa hain organiko eta sarkor aurkeztea. Segidan Estatu Batuetatik […]
U.S. Girls proiektuaren atzean Meg Remy musikaria dugu. Izena gorabehera, Toronto hirian sortutako proiektua da. Euren azken diskoa 2020an kaleratu zen. Heavy Lights izeneko grabazio honetan musikari nomina luzea dago Remyren ahotsa inguratzen. Aurreko diskoan bezala, motown soinuari egindako keinu sonoroa nabarmena da. Xoriñoak Kaloian taldea ekarriko dugu hurrengoa. Eguzkia […]
Badirudi aukera izango dugula Txomin Artola berriz ere zuzenekoetan ikusteko, bere seme Urbilek bultzaturik zenbait kontzertu ematera animatu omen da. Bertan bere piezarik nabarmenenak entzungo ditugu. Haizea taldearen lehenengo garaietan egon zen eta gerora zenbait disko gogoangarri kaleratu ditu. Gaur, bere diskografia zabaletik bi abesti hautatu ditugu. Jarraian Ibil Bedi […]
Gaurko saioa oso talde berezi batekin irekiko dugu, euren izena Maraca Diablo da eta disko berri batekin datoz. Saio honetan entzun izan dugu Mendaroko talde honen musika euren El Regreso del Niño Indio. Disko berria hilabete barru argitaratuko dute baina gaurkoan handik bi abesti aurreratzeko moduan gaude. Proiektu ausarta zalantzarik […]
Big Thief disko berriarekin datoz. Dragon New Warm Mountain I Believe In You izenarekin aterako da hilabete honetan. Baditugu abesti pare bat dastatzeko nolakoa datorren, eta ez du ematen txarra izango denik. Ibil Bedi talde nafarrak ere abesti berri bat ezagutarazi du orain gutxi, bi disko dituzte kalean eta gaur […]
