Denboran atzera eginda disko eder bezain ahaztu bat ekarriko dugu lehenengo minutuetarako. Urko Menaia musikari ezaguna da Donostialdean, ez hainbeste, zoritxarrez, gainontzeko Euskal Herrietan. Ametsak eta Oroitzapenak diskoa 2010ean grabatu zuen, bertatik bi abesti, Urkoren ahots sakon eta ileguria bezain gozoak eramango zaitu bere lurraldeetara. Artista puska! Azken bolada honetan […]

Lehenbiziko gonbidatua -GAILU proiektua izango da. Bertan musikari ezagunek hartzen dute parte: Mikel eta Okene Abrego eta Xabier Olazabal “Drake”. Beste proiektu askotan ikusi ditugun musikariak dira eta oraingo honetan Begiak, Egiak Ba Ote? diskoarekin datoz, sanplerrak eta rocka. Hurrengoa Gari. Hertzainak taldeko abeslari bezala aurkezten duten arren, bere bakarkako […]

Seiurte taldeak euren zazpigarren diskoarekin datoz egun hauetan, Cabo Cañaveral izena jarri diote eta bertan zortzi abesti, hain gustuko ditugun taldearen ezaugarri guztiak agertzen dira: gitarra zainduak, koru gardenak eta indarra. Indigo de Souza musikari amerikarraren abestien hondoan kirrinka aztoragarri bat ager daiteke, ia beti agertzen dira soinu lakarrak bere […]

Saio honetako lehenengo minutuetan Birkit Birkite Alonso musikaria izango da gurekin. Arabarrak ibilbide luzea dauka, beti labanaren sorbatzean kulunka. Etenaldi luze baten ondoren berriz dugu lanean 2017an hasitako bidean beste urrats sendo batez, zorionekoak gu! Inertzia izena du 2021 honetan aurkeztu berri duen diskoak. Hegazkin taldeak bideo berri bat jarri […]

Indartsu emango diogu hasiera gaurko saioari Liher taldearen eskutik. Eta Hutsa Zen Helmuga euren azken diskoak sobera du energia, energia ondo bideratua, esanahiduna, zurrunbilo batek bezala irentsi eta eramaten zaituena. Donostiatik Gasteizera goaz. Pertsonalitate handiko bi musikari bildu dira Pasadena izeneko proiektuan, Libe Garcia eta Jon Basaguren. Izaki Gardenak taldean […]

Gaurko lehenbiziko gonbidatua Maite Larburu izango da, Krak izeneko bere azken diskoan erakusten du joko bokaleetarako duen zaletasuna. Disko oso interesgarria, kontzeptu kraskatu bat erakusten duena, adabakiz, txatalez egindako errealitatea musikaren bidez bere onera ekarrita. Luxua. Boy Scouts taldearen azken diskoa ari gara entzuten azken saio hauetan. Gaur ere WayFinder […]