Arturo Elosegi Irurtia izan dugu gonbidatu gaurko saioan. Bera biologian doktorea da, ekologiako katedraduna eta EHUko landareen biologia eta ekologia saileko ikertzailea eta irakaslea, Ingurumenari lotutako dibulgazio saio ugari egin ditu eta, batez ere, ibaien egoerari erreparatu dio hainbat azterlanetan. Zientzialaria izateko motibazioez jardun dugu berarekin, zientziak duen magia, erakarmena… […]

Biologo baten bisita izan dugu gaurko Zientzialari irratsaioan. Koldo Garcia Etxebarria etorri zaigu Genetikaren hastapenak deitu dion gaiaz mintzatzera. Aurrenik, edozein ikertzailerentzat zientzien historia ezagutzea zeinen garrantzitsua den azpimarratu du Koldok. Ikuspegi horretatik abiatuta, genetikaren hastapenak azaltzeari ekin dio, Gregor Mendel nor izan zen eta bere aurkikuntza nola burutu zuen […]

Gotzone Barandika kimikan doktorea dugu eta, EHUn irakasle aritzeaz gain, ikerlan ugari eginak ditu kristalografiaren arloan. Gaurko saioan atomoak elkarren artean nola antolatzen diren azaltzen hasi zaigu, berak ohi duen didaktismoaz. Hortik abiaturik, solido kristalinoak hartu ditu aiputan eta, haien definizioa egin ondoan, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun solido kristalino arruntenen […]

Irratsaio honetan Javier Duoandikoetxea matematikariak agerian uzten dizkigu loteriak matematikarekin duen erlazio zuzena. Elkarrizketaren hasieran matematikan probabilitateen teoria nola sortu zen adierazten digu eta geroko minutuetan zehatz-mehatz aztertzen du zenbaterainoko probabilitateak ditugun zorizko jokoetan garaile suertatzeko. Azkenik, matematika arloan esperantza terminoak duen esanahia argitzen du hitz errazez. (Argazkia: Sean Mac […]

EHUko Kultura Zientifikoko katedraduna dugun Juan Ignacio Pérez Iglesiasek animalia aniztasunaren gaia erabili du gaurko ZIENTZIALARI saioan. Biziak Lurrean agertzen duen oparotasunetik abiaturik, animalia aniztasunaren faktore nagusiak aztertu ditu aurrenik. Horren ostean, Lurrean behiala itsasoan sortu ziren izaki nimiño haietatik gaur egungo egoerara iritsi arte, biziak izan duen bilakaerari tarte […]

Kepa Altonaga biologo eta zoologoarekin Charles Darwin naturalista eta biologo ingelesaren ekarpena gogoratu dugu Zientzialari saioko lehen emanaldi honetan. Altonagak berak idatzitako Darwin geurean (2010, Pamiela) liburuan bildu zuen Darwinen inguruko informazio mordoa. Kontatu digunez, Darwinek ekarri zigun eboluzioaren teoria, hautespen naturalaren bahetik pasatu ostean espezieak eraldatzen doazela zioen teoria […]