Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da, euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez, gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta istorio asko gordetzen ditu gure irratiak, eta guk horietako batzuk azalera ateratzen saiatu ginen larunbatean. Mikrofono aurrean Xabier Monasterio eta Ane zabala aritu ziren, emankizuna posible egiten Ibon Burgoa, Jabi Zabala eta Josu Zabala.
Tokia kokatu genuen hasteko: Abando. Horretarako, Hektor Ortega batu zitzaigun. “1890ean, Abandoko Errepublika eta Bilboko Uria bat eginda geratu ziren etorkizunari aurre egiteko. Bilboko Udala, bat-egitea bideratu zutenen oroimenez”, dio gugandik metro gutxira lurrean ezarritako plakak. Horrek historiaren pista batzuk eman zizkigun.
Begiak itxita entzuteko antzerkiaz gozatzeko aukera izan genuen, Ane Zabala eta Galder Perez aktoreek Aizpea Goenagak eta Ritxi Lizartzak euskaratu zuten Jordi Galceranen “Dakota” lanaren bariazioa ekarri ziguten.
Kulturaz jardun genuen, horretarako Eremuz Kanpo, Xerezaderen artxiboa, Sarean Zehar eta Piperpolis saioetako lagunak batu ziren, hurrenez hurren, Ana I. Morales, Xabier Landabidea–Eneko Olazabal, Iñigo Sendino, eta Ane Zabala.
Gurean eguraldiaren iragarpenak ematen dituen Joseba Andoni Oar izan genuen. Nola ez, eguraldiari buruzko galderei erantzun behar izan zien.
Zer litzateke irratiaz musika gabe? Gai honen bueltan mintzatu ziren Pedro Elias Igartua, Isidro Elgezabal, Josu Zabala eta Xabier Monasterio.
Ekonomiaren zirrikituen berri zehatz jakitea gaur egun, egia esan, nahiko zaila da, ikaragarrizko ikerketa sakonak egiten ari dira eta. Baina kontzeptu oinarrizkoen berri jakitea, nahiko erraza da, beti aholku eske ibili beharrik gabe. Euribor indizea, Europako Banku Zentrala, hau eta hura. Irratian horretarako baliatzen ditugu gure uhinak, Bilbo Hiria irratian ekonomia denontzat eta tamaina ezberdinetan dugu, mahiaren bueltan batu zitzaizkigun Endika Alabort Amundarain, Joseba Tobar eta Joseba Barandiaran.
Zientzia ere protagonista gure uhinetan. Zientzialari saioko arduradunak izan ziren. Xabier Monasteriorekin solasean Uxune Martinez eta Ziortza Gezuraga.
Bilbo Hiria irratiko komunitatea osatzen dugunak batu ginen saio berezian eta, ondoren bazkaria izan genuenez, uhinetan ere janaz jardun genuen Kafe Antzokiko sukaldariekin.
Saio osoa entzungai hemen.
Deskargatu hemen.
One thought on “SAIO BEREZIA: Bilbo Hiria Irratiak 20 urte #BHI20urte saio berezia entzungai”