SAIO BEREZIA: “Osasuna eta hizkuntza” ikastarotik saio berezia entzungai

1

EHUko udako ikastaroen barruan Osasuna eta hizkuntza jardunaldiak egiten ari dira ekainaren 27 eta 28an. Bi egunotan zehar Bizkaia aretoan hainbat adituk hizkuntza eta osasunaren ingurua jardungo dute. Bilbo Hiria irratiak jarraipen berezia egin du jardunaldien inguruan. Osasun alorrean  hizkuntzaren diagnostikoa eta tratamendua egiteko aukera emango digute jardunaldiek. Osasun arretak, kalitatezkoa izateko, hizkuntzak duen garrantzia azpimarratuko dute.  Lehen-lehenik, jardunaldiak kokatu ditugu, horretarako Jon Zarate Sesma batu zaigu,  EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea. Aspaldiko kezkari erantzun akademikoa eman nahi izan diote jardunaldiekin.  Osasunaren arloko profesionala hizkuntza kontzientziatik lidergora bideratu nahi da eskaintza aktiboaren bitartez. Jardunaldien laburpena egin digu Zaratek.

Deskargatu hemen.

Osasuna eta hizkuntza jardunaldiak EHUk eta Osakidetzak elkarlanean antolatzen  dituzte, Osakidetzan euskararen egoera ere izan dute aztergai jardunaldietan Xabier Arauzo Osakidetzako euskara zerbitzuburuak hartu du hitza. Osakidetzak euskararen normalizazioan duen erradiografia egin digu. Osakidetzak euskararen egoerari dagokionez aitortu digu ezin dutela itxurakeriarik egin, izan ere, herritar guztiak gara bezero eta badakigu zein egoera bizi dugun tokian tokian. Herritarren pertzepzioa errealitatearen isla dela azpimarratu du. Osakidetza beste administrazioekin konparatuta berandu hasi zen euskararen normalizazioan lanean, 2005. urtea hasi zen eta gaur egun bigarren plangintza dabiltza lanean. Osakidetzan langile guztiek ematen dute zerbitzua eta langile elebidunen kopuru horretan eragiten du. Gaur egun langile elebidunen portzentajea %38an dago. Urtetik urtera %2 egin du gora.

Deskargatu hemen.

Lazaro Elizalde  Nafarroako osasun saileko langilea da. Iruñekoa da eta Osasunbidearen inguruko egoera ekarri digu. Osasunbidea, 1990ean eratu baitzen Nafarroako osasun sistema publikoa, eta bertan emandako pasuak aztertu ditu gaurko jardunaldietan. Euskararen legeak izan du isla Osasunbidean eta zonaldeka dago antolatuta, baina oraindik erroka asko dituztela kontatu digu Elizaldek.

Deskargatu hemen.

Garrastatxu Landaluze, historia klinikoa izan du mintzagai gaurko hitzaldian, hain zuzen hau euskaraz egotearen proiektua. Historia klinikoa paziente batek jasotzen dituen osasun-laguntzako prozesu guztien datu, balorazio eta informazioak eta pazientearen osasun-egoera, jasotako arreta eta eboluzio klinikoa argi eta labur jasotzen dituen dokumentu eta erregistro informatikoen multzoa da. Gaur egun hau parte batean euskaraz garatu dute eta etorkizun laburrean medikuek bertan idazten dituzten oharrak ere euskaraz itzultzeko lanean dabiltza.

Deskargatu hemen.

Olatz Perez de Viñaspre eta Maite Oroz EHUko IXA taldeko ikertzaileak dira eta, beraien arabera, osasun arloan euskaraz aritu nahi badugu, ezinbestekoa da terminologia finkatzea. Osasun langilearengana hurbildu eta “tengo rotura del tendón del musculo esplenio del cuello” esan ordez “lepoko esplenio giharraren tendoia hautsia dut” esateko gai bagara, euskararen normalizazio prozesuan aurrerapauso izugarria egina izango dugu. Horretan dihardute Olatzek eta Maitek. Terminologia itzulpen automatikoan garatu ostean orain testuak automatikoki itzultzeko ikerketan murgilduta daude.

Deskargatu hemen.

EHUren ekarpena euskarako terminologia teknikoaren garapenaren inguruan berba egin dugu Igone Zabalarekin, Ehunduz programako koordinatzailea da. Euskararen gaineko ikerketa aplikatua dute xede nagusi, baina beste hizkuntza batzuetan ikertzen eta produktuak garatzen ere aritzen dira. Terminologi teknologia ehunduz programaren azalpenak eman dizkigu.

Deskargatu hemen.

EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Euskara dekanordea eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakasle ikertzailea da Itziar San Martin. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak graduen erabateko euskarazko eskaintza bermatzeko eman beharreko pausuak izan ditu hizpide. Egoeraren diagnostikoa egin digu. Medikuntza eta erizaintza fakultateko ikasketak euskaraz egin eta eskaini ahal izateko zein oztopo dituzten eta aurrerantzean euskarazko ikasketak bermatu eta bultzatzeko emango dituzten pausoak azaldu dizkigu.  Bigarren zikloa Osakidetzako ospitaleetan egiten dute ikasleek Ospitaleko egoera ezberdina da, esaterako Gasteizko Txagorritxun %0 ikasgai ematen dira euskaraz. Arazoa egiturazkoa dela esan digu eta EHUtik askoz harago begiratu behar dela.

Deskargatu hemen.

Iñaki Santamaria EHUko medikuntza ikaslea  da. Jardunaldietan parte hartu du Medikuntza ikasleen ikuspegia ekarriz. Ikasleek euskaraz ikasteko ikusten dituzten arazo eta gabeziak azpimarratu dizkigu.

Deskargatu hemen.

Ikasleak, irakasleak, fakultatea, terminologia…asko dira jorratu ditugun gaiak, baina praktika ere interesgarria izaten da eta horren adibide Aitor Montes dugu, Familia medikua, Hiztun aktiboak osasungintzan, ebidentziatik ezarpenera gogoa zubi izan ditu hizpide. Erdigunean medikua jarri beharrean pazientea jarri behar dela azpimarratu du, horrela osasun arretaren kalitatea bermatzeko.

Deskargatu hemen.

Osasun arloa euskalduntzeko bidean, eta pazienteen hizkuntza eskubideak betetzeko, euskarazko zirkuituak sortzea proposatzen du Bidane Petralandak. Gradu amaierako lanean aztertu ditu zirkuituak. Norberak lehenetsitako hizkuntzan artatua izateak medikuaren eta pazientearen arteko komunikazioa hobetzen duela dio, eta horrek osasun zerbitzuaren kalitatean eragina duela.

Deskargatu hemen.

Hizkuntza eta osasunaren auzian adibide argia ekarri du Leire Erkoreka Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko sareko psikiatra eta EHUko irakasleak. Gaixo mentalek ama hizkuntzan larriago adierazten dituzte sintomak bigarren hizkuntzan baino, horrek buruko gaitzetan izugarrizko eragina du, izan ere pazientekin hizkuntza erabiltzen dute.

Deskargatu hemen.

One thought on “SAIO BEREZIA: “Osasuna eta hizkuntza” ikastarotik saio berezia entzungai

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPIPERPOLIS: Bertsolaritzaren belaunaldi berri baten kronika “Berriak jaio ginen” liburuan jaso du Jon Maiak

az. Eka 28 , 2017
Argitaratu berri du Jon Maiak “Berriak jaio ginen” liburu autobiografikoa,  bertan bizipen pertsonaletatik abiatuta hainbat gaien inguruan dihardu bertsoa, bertsolaritza, hizkuntza, belaunaldi batek bizitakoa, sormena, plaza, kantuak, Euskal Herria …. 1987tik 1997ra bitarteko kronika pertsonala egin du, hari pertsonala jarraituz hausnarketak tartekatu ditu. Aurreko astean Kafe Antzokian aurkeztu zuen liburua, […]

Honekin lotuak