Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa herrikoiak hamar mila lagun batu ditu

Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Urriak 8an Bilbon ospatutako bularreko minbiziaren aurkako lasterketako erreportajea ekarri digu. Eguraldia lagun, herritarrek erantzun zabala eman zioten ekimenari. 10.000 bat lagun bost kilometroko ibilbidea osatzeko elkartu ziren igande goizeko 11:00etan bularreko minbiziaren aurkako borroka babestu asmoz. Gaixo, senide, lagun, elkartekide, pertsona anonimo eta erakundeetako ordezkariak, besteak beste. Denek soinean arrosa koloreko kamiseta zeramaten, dortsal zenbaki banarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Emakumea euskal komikian aztergai bihar foru liburutegian Josune Muñosen eskutik

al. Urr 16 , 2017
Gaurkoa komikigintzaz jardungo dugu, emakumeak euskal komikian izenburupean bihar foru liburutegian Josune Muñozek hitzaldia eskainiko du. Badira urte batzuk komikia eta generoa lantzen dabiltzala, komikien irakurketa kritikoa egin izan du Muñozek.  Biharko hitzaldian Emakumea subjektu eta objektu giza aztertuko ditu. Komikigintzaren historia aztertu eta arakatuz gero, erraz ikusten da: gizonezkoek […]

Honekin lotuak