Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251024_asteburuko_agenda_ainhoaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2025-10-24
Bilboko KOOLECTIVE espazioaren jarduna martxan da jada, Koopera Store dendaren barruan, Fernández del Campo kaleko 16. zenbakian. Leku berezi honetan moda zirkularra, sormena eta ekintza kolektiboa batzen dira. KOOLECTIVE kontsumo arduratsua sustatzen duen komunitate sortzaile eta eraldatzaile gisa ari da hazten Bilbon eta Donostian, eta laster beste hainbat hiritan ere […]
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bozgarren eta azken saioa izan da Getxon, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Ibai Amillategi izan zen garaile 470.50 punturekin; eta, bigarren, Mikel Goiriena 455.50 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Janire Arrizabala, Peio Molinuevo eta Koldo Muñiz; hurrenez hurren, 450.50, 424.50, 423 punturekin. Seigarren gelditu […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Euskararen egoera larrian sakontzen duen erreportaje landua nabarmendu dute: “Euskararen alarma gorria“. Gordin hitz egiteko garaia da: hizkuntza-politika aldatzen dugu, edo euskara galtzen dugu horrela jaso dute lerroburu nagusian. Jone Gartziak sinatu du erreportajea, UEMAren azken txostenetan oinarrituta. Bestalde, ETBko aurkezle Andrea Arrizabalaga […]
