SAIO BEREZIA: Azaroak 25 zure egia gurea eginez

Bizkaian, bi emakume erail dituzte 2017. urtea hasi zenetik, eta urtarriletik irailera bitarte 2.070 eraso zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Bizkaiko Indarkeriaren Behatokiak argitaratu dituen datuen arabera, 2.581 emakumeri eraso zieten Bizkaian 2016an. Beste era batean azalduta, egunero, zazpi andrek jasan zuten indarkeria matxista. 2016an Bizkaian jazotako erasoen %30ª Bilbon gertatu ziren, hau da, indarkeria matxistaren 798 kasu aztertu ziren hiriburuan iaz, eta gainontzeko 1783ak, Bizkaiko gainontzeko herrietan. Benetan kezkagarriak dira azken hamar urteetan bildu diren zenbakiak. Azaroak 25 dugu emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna. Guk ere bat egin dugu egunarekin eta azaroaren 25 plazatik zuzeneko emankizuna egin dugu.

Irantzu Fernandez soziologoa eta antropologoa da eta EHUko irakaslea da.  Nerabezaroko maitasunak hartu ditu bere doktorego tesia egiteko aztergai. “Nerabezaroko maitasun bizipenen etnografia”. Harremanen antolaketa, gorputz-lana eta heteroaraua Bilboko gaztetxoen artean, deituriko tesia argitaratu zuen.  Helburu nagusia nerabeen maitasun bizipenek (irudikapenek, balioek, jarduerek…) genero ezberdintasunen eta botere harremanen eraketan duten eragina aztertzea izan zuen, gurean guzti hauek izan ditu hizpide.

Bizkaiko herri gehienetan, guztietan ez bada, ekitaldi bat edo beste eskainiko diote Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunari. Udalek zein tokian tokiko mugimendu feministek programa bereziak osatu dituzte, eta, norabide horretan, protestak egingo dituzte Euskal Herriko mugimendu feministak, Zure egia gurea eginez mezua lau haizeetara zabaldu du, Maitane Muñoz eta Jone Bengoetxea batu zaizkigu saiora, mugimendu feministako kideak.

Eskolak erasorik gabeko gunea izan behar duela aldarrikatzen du Hezkuntza komunitateak, Steilas sindikatuak Azaroak 25 bueltan jardunaldiak egin ditu. Ana Perez Steilaseko kidearekin berba egin dugu. Steilas sindikatuak unitate didaktikoa landu du. Bertan  argi adierazten dute hezkuntza-zentroetan ere badagoela indarkeria matxistarik. Eskolan badira “beldur espazioak”. Unitatea lanabes  izan nahi dute, irakasleentzat, gaia eskolan lantzeko, egoerak identifikatu eta definitu, askotan gaztetxoenak ere ez baitakite gertatzen dena zaiena zer den edo nola aurre egin.

Bilboko udaleko Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotziarekin berba egingo dugu, instituzioek gai honekin egiten duten lanaz.

Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira bigarren urtez jarraian adostutako adierazpen instituzionala ezagutarazteko EH Bildu, UdalBerri,  Bilbao en Común eta Goazen Bilbao udal taldeetako emakume guztiek agerraldia egin dute. Bertan, indarkeria matxistaren aurkako borrokan eta berdintasun legeak sustatzerako orduan Udal Gobernuaren benetako konpromiso falta salatu dute. Alba Fatuarte EH bilduko zinegotziak eman dizkigu azalpenak.

Abenduaren 2an ospatuko da aurtengo Beldur Barik topaketa, Eibarren. Beldur Barik programak gazteen artean indarkeria sexista gaitzestea eta prebenitzea du helburu eta horretan ari da 2009.urtetik. Egitasmoa Emakundek eta EUDELek bultzatzen dute, euskal foru aldundien eta bestelako instituzioen babesarekin.  Beldur Barik programa, esan bezala, gazteenek biolentzia matxista identifikatzeko eta horren aurrean gogoetak egiteko prestatuta dago. Baita neska gazteak ahaldundu eta beldur barik jarrera zabaltzeko eta bestetik, mutil gazteenek maskulinitate berrien inguruan hausnartzeko.

Txokobide elkartetik Estibaliz eta Eriz batu zaizkigu saiora.Borroka feministaren alderdi zehatz baten inguruan jarduten, irisgarritasunarena hain zuzen ere. Aniztasun funtzionala duten neska eta emakumeekin Flashmob bat egin dute.

Maria Gonzalez Gorosarri  EHUko irakaslea ere hurbildu zaigu saiora, generoaren tratamendua hedabideetan izan ohi du hizpide, horiek aztertu ditugu eta androzentrismoaz mintzatu zaigu.

Saio osoa hemen entzungai:

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: David Amigó (ANC Reus), poetesses àrabs, Zoo

ig. Aza 26 , 2017
Al tercer programa de la tercera temporada de De mica en mica s’omple la pica en Cesc entrevistarà a David Amigó, membre de l’ANC de Reus. L’Albae ens explicarà com evitar els petits dimoniets a l’embruix de les tradicions. La Jorja ens continua deleitant amb la selecció de poetesses àrabs. […]

Honekin lotuak