Hezkuntzan jauzia eman beharra aldarrikatu dute Kontseiluarekin batera hezkuntzako zein sindikatuetako eragileek

EAEn Hezkuntzaren aldeko Akordioa delako prozesua zabaldu den honetan, Kontseiluak sustatuta, hizkuntzaren eremuan jauzia eman beharra aldarrikatu dute hezkuntzako eragileek: Euskal Herriko Ikastolak (Koldo Tellitu), HEIZE (Iñigo Salaberria), Hik Hasi (Joxe Mari Auzmendi), Kristau Eskolak (Mikel Ormazabal), Sortzen (Olatz Egiguren), UEU (Iñaki Gonzalez-Murua), eta hainbat euskal sindikatuk: ELA (Miren Zubizarreta), LAB (Ibai Redondo), STEILAS (Xabi Arrizabalaga). Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok azaldu duenez, “agerraldian gaudenok biltzen gaituena euskararen normalizazioaren aldeko jarrera eta jarduna dira. Horrexegatik, eskaera bateratua egin nahi dugu: Bada garaia ikasle euskaldun eleaniztunak bermatuko dituen ikasteredu orokortua abian jartzeko”. Horretarako baldintza errealak ikusten dituzte aipatutako eragileek, “irakasleria alde dago, horren aldeko gehiengo soziala eta sindikala ere badago”, gaineratu du Bilbaok.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POEMA BAT KANTATU DIZUT: "Irene" (Leire Bilbao / Jabier Muguruza)

al. Abe 4 , 2017
Jabier Muguruzak, Konplizeak bere bakarkako hamabigarren diskorako hautatu zuen Irene, Leire Bilbaoren poema. Elkar diskoetxearekin kaleratutako lanean, Angel Unzu eta Mireia Ozerinjauregi izan zituen taldekide eta poemak akaso doinu ilunago, hitsago, malkotiarragoa iradoki badezake ere, gitarraren erritmoak haserrea, are amorrua ere sentiaraz diezaguke, aurpegiratuz bezala, ez ote zarete ohartzen egunero […]

Honekin lotuak