Gaurko saioan Gasteizko Lepora taldeak hartuko du protagonismo berezia euren azken diskoa, Zulotik, aurkezten. Saio honetan maiz jarri izan dugu euren musika eta oraingoan euren ahotsez jakinaraziko dizkigute proiektuaren nondik norakoak. Irlandatik dator gure hurrengo gonbidatuak, Fontaines DC taldearen lehenengo diskoa berreskuratu dugu Lepora taldearen musika garratzari segida emateko. Dogrel […]

Lehorretik itsasora joko dugu gaurkoan, fitoplanktonak duen garrantziaz jarduteko. Itsas uretan esekiduran bizi diren mikroorganismo hauek ez dira gaur arte, hain segur, behar bezainbeste ikertuak izan, baina, gaur entzungo dugunez, garrantzi handia daukate. Fitoplanktona uretako ekosistemen kate trofikoaren oinarrian aurkitzen da, organismo nagusiago batzuen elikagai baita. Baina bestelako funtzioak ere […]

Gaur Iñakik Francisco Lloret izeneko ekologoak idatzitako La muerte de los bosques liburua ekarri du hizpidera. Ekosistema konplexuak eta sensibleak dira basoak, eta kontinente guztietan ari dira, han eta hemen, kolapsatzen. Sarritan klima aldaketari eta lehorteei egozten diegu suntsiketa horien errua, baina gizakiak egin ohi duen ustiapenak, suteek eta izurriteek […]

Gaur Amerikako musikaren oihartzun klasikoak dituen disko batekin hasiko gara. Dylan Leblanc-en musika bidegurutze bat da non Neil Young bera egon zitekeen auto stop egiten, sinpleki. Coyote izena du bere azken diskoak eta benetan disfrutatzeko grabazioa da. Hurrengo artista Azkoitiakoa da. Abaunz izenarekin grabatu du Xabier Bastidak 24 abesti biltzen […]

Denok jakina da ingurumenak eragin handia duela gizakion bizitzako alderdi askotan. Baita osasunean ere, noski. Dena den, berrikitan jakin dugunez, eragin hori oraindik amaren sabelean dagoen haurrarenganaino irits daiteke, eta haren hazkundea aldarazi. Aitana Lertxundi EHUko Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa saileko ikertzailea dugu, eta orain INMA proiektuaren barruan ingurumenak […]

Gaurko saioari hasiera emateko disko berri bat jarriko dugu. Xabier Zeberio, besteak beste, bibolin joleak disko ederra kaleratu du: Pause. Disko instrumentala da, udazkendarra. Nostalgia bare bat sumatzen da diskoan bildu dituen bederatzi abestietan. Zinematografikoa. Segidan, Bombay Bicycle Club taldearen musika ekarri dugu. Ingalaterrako talde honek My Big Day diskoarekin […]

Gaurkoan Mike Davis soziologoa ekarri digu hizpidera Josu Larrinagak. Kalifornian sortutako urbanista eta ezkerreko ekintzailea izan zen, soziologiaren ikuspuntutik urbanismoa ikertu zuena. Davisek 20 liburu baino gehiago idatzi zituen: City of Quartz (Kuartzozko hiria), Planet of Slums (Mundua Txabolategi), Ecology of Fear (Izuaren Ekologia), The Monster at Our Door: The […]

Igande eguerdian, kalean, taberna parean egingo duten jai baten bidez, agur esango dio Gorlizko Xurrut tabernak 38 urteko ibilbide luze bezain oparoari. Xurruten historia gogoratzeko tartea hartu dugu bertako Eneko Alvarezekin, berak urteetan kontzertuak programatzeko ardura izan du eta. 1985ean Rufus eta AHV taldeekin hasi eta gaurdaino, euskal talde ugari […]