Aurreko saioa Eskoziatik datorren banda txundigarri batekin itxi genuen. Sintetizadoreak eta gitarra zorrotzak erabiltzen dituzte eta emaitza asko gustatzen zaigu. Walt Disco dute izena eta Unlearning da euren azken grabazioa. Segidan Txo proiektuaren musikarekin jarraituko dugu. Walt Discok eta Txok badute zerbait komunean: dantzagarria da euren musika baina ez erraza, […]

Desazkundea, Wikipediaren arabera, “politika eta ekonomia arloko gizarte mugimendu bat da, produktibismoaren aurkakoa, gizakiaren eta naturaren arteko oreka berrezartzearen aldekoa, eta gizakien artean harreman justuagoa ezartzearen aldekoa”. Etengabeko hazkundearen paradigman mugitu dira XX. mendearen lehen erdiko pentsamendu politiko guztiak, sakratua zen, nolabait, eskuin eta ezker, sistema kapitalista zein sozialistan. Petrolioaren […]

Edward Wilson biologoaren arabera, planeta erdia libre utzi beharko genuke basoak eta naturako pizti, landare eta bestelako izakiak mantentzeko, gure osasunerako, ondo bizi gaitezen, mantendu behar dira eremu naturalak. Hainbat izakiri euren bizilekuak kenduz gero, gizakiak bizi diren inguruetara hurbiltzen dira eta, besteak beste, epidemiak sor daitezke horren ondorioz. Euskal […]

Gaurkoan Josuk prometeismoaren inguruko saio honen bosgarren alea ekarri digu. Aurretik neoliberalismoa, azelerazionismoa eta ziberkomunismoa aztertu ondoren. Oraingoan ziberanarkismoa aipatuko dugu. Europan anarkismoa sozialismoarekin batera sortu zen, etengabeko eztabaidan, baina beti ere ezkerrean kokatuta eta kolektibismoaren alde eta jabetza pribatuaren kontrako bidean, Proudhon-engandik hasita. AEBetan, ordea, azken urteotan sortu da […]

Mark Stewart Bristoleko abeslari ingelesa eta The Pop Group taldearen sortzailea izan zen. Post-punk eta hip-hop industrialaren aitzindaria izanik. Pasa den apirilaren 23an hil zen. 1977-1981 tartean, The Pop Group taldearekin lan oso eraginkorrak sortu zituen. Handik aurrera, bakarlari moduan, beste bederatzi grabazio kaleratu zituen, beti abangoardiako ikurra izanik. Pare […]

Medikuntzak aurrerapauso ikaragarriak eman ditu azken hamarkadetan lehen guztiz hilkorrak ziren gaixotasunak gainditzen laguntzeko. Horra hor, diogunaren berme, minbizietan edo hiesan lortzen ari diren emaitza onak. Alabaina, gure gorputzaren immunitate sistema nahiko ahulduta gelditu ohi da horrelako tratamendu bortitzen ostean, eta ahulezia horrek bide eman diezaioke gure baitan infekzio aski […]

Gaurkoan Iñakik liburua ekarri du, Modo de vida imperial. Vida cotidiana y crisis ecológica del capitalismo” izenburukoa. Liburua alemaniako bi irakaslek egina da eta gaztelaniaz argitaratu da. Bertan azaltzen da nola gizarteak bultzatzen gaituen bizimodu inperiala eduki dezagun, baliabide asko kontsumitu eta asko kutsatzen duen bizimodua edukitzeko aspirazioa bultzatzen du […]