Inolako ariketa fisikorik ez egiteak ba omen du zerikusirik zenbait gaixotasunen sorreran, hala nola, gaixotasun kardiobaskularren, diabetesaren, depresioaren edo minbizi batzuen sorreran. Adituek diotenaren arabera, munduko laugarren hilkortasun eragilea da ariketa fisikorik eza. Baina gaixotasunak tratatzeko oso baliagarria da ariketa fisikoa, eta azken aspaldion sendatzeko ere erabiltzen da, nahiz eta, sendagai […]

Burujabetza energetikoa herritarren boterea errebindikatzen du, energiaren produkzio eta banaketaren sistema kontratatzeko, energia oinarrizko giza-eskubide bat baita, espekulazio eta pilatze logikatik kanpo egon behar dena. Aldaketa klimatikoa eta energia krisiaren aurrean burujabetza energetikoa ezinbesteko tresna dugu norabidea aldatzeko mundu osoko komunitateetan. Gizarte bakoitzak, herrialde bakoitzak bere bide berekoa du energia […]

Don Inorrez talde berria gaur aurkeztu du Imanol Ubedak, lan berria esku artean. Lehen diskoa bada ere esperientzia handiko musikariak biltzen duen proeiktua dugu. Bide Ertzean talderen mugagabeko etenaldiaren ostean Imanol Ubedak kantuak egiten jarraitu eta 2018ko udaberrian Don Inorrez aurkeztu du. Mugiro bila izena du bildumak, Paco Loco ekoizle […]

1918ko martxoaren 27ko udalbatzak Bilboko Muxika eta Indautxuko eskoletan euskarazko ikastaroak ematea onartu zuen. Lau irakasle kontratatu zituen, ordutegitik kanpo bere borondatez joango ziren ikasleei euskara irakasteko. Karlistek, jeltzaleek eta Antxon Bandres errepublikazaleak babestu zuten proiektua. Besteek, ezkerreko nahiz eskuineko, aurka bozkatu zuten. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180321_gomutan41.mp3 Deskargatu hemen.

Mikel Inunziagak INUNek hirugarren lana, ‘Aingurak’, aurkeztu du . 2014an “Berreginez” lehen diskoa kaleratu zuen, bere kasa grabatutako lana izan zen, looperra eta danbor elektronikoa erabiliz. 2016an berriz “Da nola” ekarri zuen. Hainbat idazleen poemak musikatu zituen, besteak beste Jon Mirande, Itxaro Borda edo Miren Agur Meabe. Hirugarren lana aurreko […]

Xabier Montoiarekin hasiko dugu gaurko saioa, Gorraizea bere azken diskoan bltzen dituen bi kanturekin, lehena eta azkena. Disko biribila egin du Xabier Montoiak, soka laukote baten eta piano baten laguntzaz, funtsean, abesti bilduma zirraragarri bat plazaratu du. Segidan, Txilly, Alain Mendizabalen ezizena dugu, Oiartzundik datorren gazte honek Gauetako hitzak izeneko […]

Gaurko saioan Hidroterapiaren oinarrien inguruan aritu zaigu Oier Gorosabel fisioterapeuta, gorputzak hotzari aurre egiteko duen ahalmena piztea da. Elurra darabilgunean adibidez, eskuak hotzitu egiten zaizkigu hasieran; handik gutxira baina, gorputzak odol uholde bat bidaltzen du eskuetara hotz horri aurre egiteko. Horren ondorioz, hurrengo orduetan eskuak bero-bero izango ditugu. Horixe bera […]

Olatz Salvador musikariaren lehen  lana ekarri digu Rafa Ruedak. Olatz Salvadorren estudioko lehen lan luzeak ‘Zintzilik‘  du izena eta gaurkoan entzun duguna  izen bereko aurrerapen kanta da. Skakeitan taldean aritu da teklatua jotzen eta 2014tik bakarkako bideari ekin dio. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_Rafa%20RyedaOlatz%20Salvador.mp3 Deskargatu hemen.