Chrysallis Euskal Herriak etapa berri bat hasiko duela jakinarazi du; orain arteko lana egiten jarraituko dute, baina espainiar estatuko Chrysallisen delegazioa izateari utziko diote. Izen, logo eta kolore berriak jantziko ditu larunbatetik aurrera. Elkarte berriaren sorrerak eraginkortasuna du helburu. Izan ere, Hego Euskal Herriko erakundeen funtzionamendua desberdina da espainiar estatuari […]

Saio honetan, besteak beste, euskal musikan atera berri diren diskoak aletzen jarraituko dugueta horretarako Izaki Gardenak taldeak kaleratu berri duen Dena oskol diskotik, bi abesti ekarri ditugu, diskoari izena ematen dion abestia eta Burdin Jantzia, gainera Gari & Maldanberak Beste denbora batean diskotik beste bi abesti Denbora eta Obsesioak. Honetaz […]

Gaurkoa haurdunaldien inguruan berba egin dugu Oier Gorosabelekin batera. Haurdunen kasuan, egoera bereziki delikatua izaten da. Hasteko, emakume haurdunaren lehentasuna umea izaten da. Bere ardurak eta bizimoduaren gorabeherak bigarren mailan geratzen dira eta, hormonen aginduz, umearen garapen egokira bideratzen ditu indar guztiak. Bestalde, kontuan hartu behar dugu haurdunaldi asko espontaneoki […]

Aste honetan, CES azokatik pasatzen gara, teknologiaren aurrerapenak ezagutzeko eta eztabaidatzeko. Ateratzerakoan, aurkitzen ditugu Europar Batasunaren proiektu berria edo operagailu telefonikoen balantzak eta gorabeherak. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean268.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko bertsio saioan Pete Segeer kantari estatubatuarraren “Trun trun trun” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Kantaria eta musikagilea izan zen, folk musikako aitzindaria. Musikaren bitartez ekintzaile politiko ere bazen Seeger. The Almanach Singers taldearekin hasi zen kantuan, Woody Guthrie eta Lee Haysekin batera. 1949-1959 urteetan, The Weavers taldearekin aritu […]

Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoak HIESA izan du hizpide. Sexu bidez transmititutako gaixotasunik ezagunena da. Gaur egun, milioika lagun daude munduan gaitz horrek jota. GIBak (Giza Inmunoeskasiaren Birusak) eragiten du ihesa. Pertsona bat seropositiboa dela esaten denean, pertsona horrek GIB birusa duela esan nahi da.GIB birusak immunitate sistema suntsitzen du, […]

Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira zer aukera eta zer erronka ekarri ditu? Galdera horretatik abiatuta Topaldia jardunaldia antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak urtarrilaren 31n izango da aurtengoa, Bilboko EHUren Bizkaia aretoan. Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira ekarri dituen aukerez eta erronkez hausnartzeko osatu dute edizio berri honetako egitaraua. Datozen urteetarako lehentasunei eta […]

Bolintxu bizirik, Supersur handitzeari ez plataformak manifestazioa deitu du larunbat honetarako 18:00etan Arriaga plazatik. Izan ere, Supersur handitzearen proiektuaren helburua autonomia erkidegoen arteko trafikoa A8tik desbideratzea zen. Egunean 24.000 ibilgailu pasatzea aurreikusten zuten, baina erdia ere ez da pasatzen bertatik. 800 milioi euroko gastua ekarri ondoren, luzapen berriak ere gastu […]