Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Leioako umore azokarako plana egin digute, jaialdiaren 23. aldia. Igandera bitarte, 43 konpainiaren 90 emanaldi eskainiko dituzte, guztira, udalerriko hamazazpi espaziotan. Bermeon arrain azoka dugu asteburuan. Agendaren azken tartean astelehenerako plan ederra ekarri digute, Paketes Bomba taldeko karlos […]

Gaurko POTTO saioan Sakanaren muturra bisitatu dugu, Irurtzun. Pikuxar Euskara txokoan izan zen III. Aixita sariketaren bertsoaldiak zabaldu ditugu, aukeraketa diktatorialean gozagarri. Seikote handia taulagainean: Aitor Etxebarriazarraga Amaia Iturriotz, Maddi Sarasua, Peru Abarrategi, Egoitz Gorosterrazu eta Sarai Robles, Zigor Gartzia “zian” gai-jartzailearen aginduetara. Saio puntuagarria pasatuta, buruz burukoa hendu zen […]

Ana Viñals Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU-Berdeak Equo-Alianza Verde koalizioko zerrenda burua dugu. Ezkerreko koalizioa osatzen duten alderdiek indarrak batu dituzte boto-paper bakar batean, Bilboren etorkizunerako hiri-agenda berri bat defendatzeko lanean egongo direla adierazi dute. Ana Viñals 1986an jaiotako Santutxuarra dugu. Ekarrekin Podemosen lan ildo nagusiak enplegua, etxebizitza eta  larrialdi klimatikoa izango […]

1997ko udaberrian hasi zen uhinak igortzen Zenbat Gara elkarteak sustatutako irrati berriak Bilboko Arnotegi menditik. Ordutik lizentziarik gabe ari da gure irratia, baina, azkenaldion, legeztatua izateko leihotxoa zabaldu da, azkenik, Espainiako Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 13/2022 Lege Orokorra onartu ondoren, irrati komunitarioen erregularizazio prozesuarekin. Orain, Jaurlaritzaren ezinbesteko oniritziaren ondoren, Madrilgo gobernuaren […]

Bihotzean auzo elkarteak eta SOS Alde Zaharra ekimenak gida bat aurkeztu dute asteazken arratsalde honetan, Jabetza Horizontalaren Legean oinarrituta, Bilboko Alde Zaharrak pairatzen duen “turistifikazio arazo larria” geldiarazteko tresna gisa erabili nahi duena. Haien ustez, garrantzitsua da auzo bizia eta komunitate artikulatua eraikitzeko bidean urrats txikiak egitea, auzotarren beharrei erantzungo […]

Museoen Nazioarteko Eguna urtero maiatzaren 18an ospatu ohi da. 1977tik aurrera ospatu ohi da, hain zuzen ere, Nazioarteko Museoen Kontseiluak data jarri zuenetik. Egun honetan museoetarako sarrera bisitari guztientzat dohain izan ohi da. Aurten Bizkaian Museoen Erroak. Museoen sustraien jasangarritasuna goiburuari eutsiz egingo da. Duela  urtebete pasatxo Berangon Burdin Herriaren […]

IkerGazteren bosgarren edizio ospatuko da egun hauetan Donostian. Euskal ikertzaile gazteen lehen kongresuaren bosgarren edizioa da. UEUk maiatzaren 17tik 19era, euskarazko ikerkuntza sustatzeko antolatzen duen kongresua dugu. Bertan izango da Iñigo Lorenzo getxotarra. Ikertzailea eta irakaslea da EHUn, erizaina da eta erabilitako bihotzeko gailuak berrerabiltzearen inguruko ikerketa burutu du. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230517_Ikergazte.mp3 […]