Uriolarekin elkarlanean gaur abiatu dugu Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begirako jarraipena. Ordezkaritza duten alderdietako hautagai euskaldunak izango ditugu gurean, eta datozen lau urteotarako Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Lehenengo hautagaia Nora Abete izan da, Bilboko PSE-EEeko zerrendaburua. Hiri berdinzaleagoa, modernoa, bizi kalitate ona eskaintzen duena, jasangarriagoa eta dinamikoagoa nahi du […]
Hilabetea: maiatza 2023
Orain dela bost urte abiatutako Lanaren Ekonomia saioaren 100. emankizuna ospatzeko unea heldu da. Bilboko Kafe Antzokian izan da ekitaldia, zuzeneko berezia eginez, Bilbo Hiria irratian eta Arrosa Sareko beste irratietan baita ere urte hauetako Lanaren Ekonomia lantaldearen irakurketa plazaratuz, Zenbat Gara elkarteko Xabier Monasteriok lagunduta. Ines Agirreazkuenaga ohiko agenda […]
Jeesie Ware-k arrakasta handia izan du aurreko diskoekin Britainia Handian, orain Thet! Feels Good! diskoarekin bide beretik dator. Besteak beste soul eta musika beltza poparekin ederki nahasten dituen abesti egilea dugu Ware. Ibil bedi talde nafarrak disko berriarekin dator. Goldea izena jarri diote eta bertan pop distiranta bildu dute. “2018an […]
Herri Urratsen antolatzaileek agiria zabaldu dute, atzoko Herri Urrats festaren galerak izugarriak izan direla adierazi eta elkartasunerako deia egiteko, eguraldiak Ipar Euskal Herriko ikastolen festa hondatu baitzuen. Ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakiak jarri dituzte eskuragarri, eta Bizum bidez ekarpenak egiteko aukera ere zabaldu dute. Euskal Irratiek Peio Jorajuriaren hitzak ekarri […]
Bilboko Auzoko Elkarteen Federazioak Alde Zaharra, Bilbo Zaharra, Deustu, Irala, Errekalde, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe, Uribarri eta Zorrotza auzoetako osasun zentroen aurrean mobilizazioak antolatu ditu, ostegun honetan, hilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan. Gainera, egun berean hasiko da Osakidetzeko langileek egingo duten bi eguneko greba. Elkarteen federazioak gaineratu du badirudiela osakidetzaren kudeaketa negozio […]
Biziz Bizi Elkarteak, San Inazio Ikastetxearekin eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioarekin batera, Gehry Zubiaren eta Elorrietaren artean bizikleta irtenbide bat lortzeko txirrindula kate bat egitera deitu ditu herritarrak, maiatzaren 17an, asteazkenean, 18:30etatik 19:30etara. Zarandoa eta Gehry zubiaren arteko ibaiertzeko ibilbidean dagoen lotura ezagatik beren desadostasuna adierazi nahi dute antolatzaileek. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230515_Txirrindula%20katea.mp3 […]
Gezurrak esaten badituzue artzain gezurtia bezala amaituko duzue”. Amamak beti esaten du hori, baina zer gertatu zitzaion ba artzain gezurtiari? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230513_gaurezdagoeskolarik_artzai_gezurtia.mp3 Deskargatu hemen.
Zea Mays talde bilbotarrak jasoko du aurtengo Adarra saria, Donostiako udalak euskal musikarien artean ibilbide esanguratsuenekoak nabarmentzeko ematen duena. Ekainaren 21ean Viktoria Eugenia antzokian jasoko dute oroigarria eta omenaldia eta kontzertua eskainiko dute bertan. Emanaldi horretarako sarrerak maiatzaren 15ean jarriko dituzte salgai. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230512_zea_mayz_aiora.mp3 Deskargatu hemen.
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Eguraldiak ez badu laguntzen ere inguruko jaien errepasoa egin dute; Indautxuko jaiak eta Ortuellako jaiak. Erandion Kultura ezberdinen topaketaren egitaraua ekarri digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230512_agenda_eneidan_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Beste KIROL ESKIROL saio bat dugu airean, Bilbo Hiria irratian. Gaurkoan Surf munduan aritu gara, olatuen aparretan, kresala lagun, hiruko santuarekin: SurfEROen arima-lapurtzaile Jon Aspuru argazkilaria ; Aritz Orio surf kanpinetako monitorea eta Enara Zabala gazte surflari handia. Iker Gurrutxaga Aerobik irakaslea (gaurkoan singularrean), Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik Oihana […]
