Bertsoz blai dator beste POTTO bat. Martxoaren 25ean Bilboko Kafe Antzokian izan genuen bertso-bazkaria ekarri dugu, bertan kantuan izan ziren Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga. Bilbo Hiria irratiaren POTTO programa mundialak antolatutako saioa izena zen; ariketen aukeraketa diktatoriala duzue gozagarri. Era berean, Errigoiti bisitatu dugu, eta maiatzaren 1ean izan zen […]
Hilabetea: maiatza 2023
III. Señora sariketa hasiko da maiatzaren 6ean, larunbatean, Bilboko BIRA kulturgunean; arratsaldeko bostetan hasita. Larunbateko saioan Itxaso Paya, Eli Zaldua, Maddi Ane Txoperena, Ainare Ieregi, Izarne Zelaia eta Maider Arregi arituko dira bertsotan. Gai jartzailea Leire Vargas izango da. Baina, zer da Señora sariketa? Zergatik señora? https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230504_Se%c3%b1ora%20sariketa.mp3 Deskargatu hemen.
Piszifaktoria ideien laborategiak “Asfaltoaren azpian, euria” kale ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean Arrigorriagan. Mikel Ayllon gurekin izan da. Ibilbide dramatiko bat proposatzen digute oraingoan, 30 urte konfinatuta egon ostean lehenengoz kalera ateratzen gara; Nora joko genuke? Nola ikusiko genuke 30 urtez utzik egon diren plaza eta kaleak? Espazio publikoaren inguruko hausnarketa […]
Agenda sindikalaren errepasoarekin abiatu dugu saioa. Ondoren Adimen artifizialaren gaia ekarri dugu, azken boladan etengabe berba egiten ari den gaia dugu, lanaren mundutik ere aztertu nahi izan dugu. Lehenengo Xabier Barandiaran EHUko filosofia saileko irakaslearekin hitz egin dugu, batez ere adimen artifizialaren ondorioez hitz egin du eta hauek kudeatzeko beharraz […]
Aste honetan ere Joe Gibbs ekoizle jamaikarraren 1978-79 grabazioekin hasi gara Soinugelan. The Professionals, Gibbs-ek sortu zuen estudioko grabazioetarako. Talde ikaragarri ona dugu, “Irie Reggae Hits” berreskuratu duen CD bikoitz batean Doctor Bird diskoetxeak kaleratu duena. Errol Thompson teknikariak lortu zuen soinu ezin ederragoa, boss reggae eremukoa. Kantariek, Jamaikan ziren […]
Binke Galdakao Usansoloko tokiko hedabidearekin bat egin dugu, bertako azken berriak ekarri dizkigu Jon Gomezk. Kirol kontuetan lurraldeko lehenengo Mailara igo da Galdakao Futbol Taldeko emakumeen taldea, Denboraldia amaitzeko bi partidaren faltan, garrantzitsua zen apirilaren 29an jokatutakoa, Galdakaoko jokalariek ez bakarrik irabazi egin behar ziotelako Santurtziko jokalariei, baizik eta ostean […]
Maiatzaren 28an izango dira udal eta foru hauteskundeak eta gaur goizean Bilboko Udalak Ezohiko Udalbatzarra egin du. Hilabete honen amaieran izango diren hauteskundeetan, Bilboko udalak aditzera eman duenez, 358 haustekunde-mahai eta 48 hautesleku izango dira. Guztiara, ia 268,000 bilbotarri egin die dei udalak 28an botoa ematera. Botoa non eman behar […]
Hellfire izena du Black Midi bandaren azken grabazioa. Beti bezala, erritmo zurrunbilotsuak eta imajinatiboak. Oso gustuko dugu talde hau euren hasierako singeletik hona. Dezentetan egon da gurean, eta orain, berriz ere eskaintzen digute aitzaki ederra euren musikarekin disfrutatzeko. Virginiatik datorkigu hurrengo gonbidatua. Leal Neale musikari amerikarrak bere azken kutizia ekarri […]
Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren 29. Jaialdia ostiralean abiatuko da. Fantek Zorion Egileor aktoreari emango dio bere ohorezko sarietako bat aurten. Jaialdia maiatzaren 5etik 12ra bitartean egingo da. Maiatzaren 12an, ostirala, FANTen itxiera ekitaldia egingo da BBK Aretoan, eta bertan FANTeko izarra saria emango da, Zinemaldiko Sari Nagusia. Oraingo honetan, Belén […]
