Bilbomatiks taldeak asteburu honetan bere azken kontzertua eskainiko du Kafe Antzokian,  zazpi urteko etenaldiaren ostean eszenatokira itzuliko da behin betirako agur esateko. Larunbateko kontzertua baino lehen Basauriko kartzelan eman dute kontzertua, presoen euskara irakasleen elkarteak bultzatuta, berezia izan da emankizun hori eta horrela kontatu digu Andok, taldeko baxu joleak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230524_bilbomatiks.mp3 […]

Euskal Eskola Publikoaren jaia ekainaren 4an izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, eta gaur aurkeztu dute eguneko egitaraua. Egitarauari, jaiari eta STR taldeak egindako kantari buruz aritu gara Lurdes Imaz EHIGEko kidearekin. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230524_lurdes_imaz_eskola_publikoaren_jaia.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Josuk, 2022an zendutako teoria ekologisten inguruko bi erreferentziazko gizon ekarri dizkigu hizpidera: James Lovelock eta Bruno Latour.  James Lovelock 103 urte zituela hil zen, asmatzaile-sortzailea zen, ibilbide akademiko gutxikoa, baina CFC detektagailuaz gain, GAIA teoriaren sortzaileetakoa izateagatik (bere bikotekide Lynn Margulis-ekin batera), Lurra bere burua erregulatzen duen sistema dela […]

Hamabost kantuz osatua dator Gariren disko berria, Gari & Maldanbera zuzenean  2022, 27 urteko ibilbidea du bakarka, kantu sorta ederra ere badu Garik. Ostiralean Bilbon izango da berriro, oraingoan BBK aretoan, izan ere Arriaga antzokia izan zen disko hau grabatutako lekuetako bat. Autobiografia musikal bat ere badela azaldu du. Gaur […]

Munduko Bankuak hainbat aditu elkartuko ditu klima larrialdiaz aritzeko BECen. Ekintzaileek errepidea oztopatu dute BECen aurrean. Banku Mundialak aldaketa klimatikoa finantzatzen du! Munduko Bankuari ez, kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu. Euskal Herriko dozenaka eragilek, bi plataformatan antolatuta, lelo horiek erabili dituzte Munduko Bankuak Barakaldoko BEC erakustazokan antolatu duen kongresuaren aurka […]

“Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen” jadunaldiak antolatu dituzte Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Saioburuordetzak lankidetzan. Ekainaren 1 eta 2an izango dira Bilboko BBK Kuna gunean. Euskararen etorkizunaz eta gazteen ahotik jasotako erronkei erantzuteko beharraz hausnartzea izango dute helburu. Eta horretarako, adituen eta gazteen ahotsak tartekatuko […]

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, Hego Euskal Herrian gutxieneko pentsioa 1.080 eurora iristeko eskatuko dute gaurtik ostegunera Gasteizera egingo dituzten oinezko martxen bitartez. Bi martxa abiatu dira, Bilboko eta Bergarako udaletxeen paretik. Gaur, berriz, Aguraingo taldea abiatuko da, udaletxetik hura ere. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230523_pentsionistak.mp3 Deskargatu hemen.

Aste honetan ere IA izango da gure albisteen protagonista nagusia, Google I/O ekitaldian hainbat tresna adimentsu aurkeztu dituelako G erraldoiak. Europar Batasuna, bere aldetik, adimen artifizialari buruzko lege berria prestatzen dabil, saio honetan ere komentatuko duguna. Beste gai batzuen artean, Twitterren CEO berriaren izendapena, Telefonicaren azpegituren partekatzea (kasu honetan Vodafonerekin), […]

Alhóndiga Bilbaoko Golem zinema-aretoetan egingo da «Zinemagileen artean» Emakumeek egindako Zinemaren Nazioarteko Karabanaren 12. emanaldia. Bost eguneko bidaia nomada bat izango da, hainbat emakume zinema-zuzendariren ikuspegien bitartez. Ekitaldia Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKEak eta Klaketa Árabe ekoiztetxeak antolatu dute, eta astelehenez, hasi eta 26an, ostiralez, amaituko da. Filmak Bilboko […]