Hiriko osasunari buruzko erakusketa ibiltari bat garatzen ari da, zientzia-dibulgazioan espezializatutako ilustratzaile batekin lankidetzan. Errealitate areagotuaren bidez, proiektuak herritarrak kontzientziatu nahi ditu hiri-inguruneek —hala nola kutsadura atmosferikoak, zaratak edo berdeguneek— gure osasunean duten eraginaz, formatu erakargarriak eta euskara erabiliz, bereziki gazteei zuzenduta. Ainhoa Bereziartua Aranzabal (Errezil, 28 urte) Euskal Herriko […]