Gaurko lehenbiziko gonbidatua Sorry taldea izango da. Londresko indie rock talde bat da, 2015ean Fish izenarekin hasi zena. Cosplay da haien hirugarren diskoa (2025). Disko honetan indie rock eta elektronika elementuak uztartzen dituzte, soinu esperimentalak eta letra introspektiboak nabarmenduz. Jarraitzeko atzera begiratuko dugu eta Juan Carlos Perez musikari bikaina ekarriko dugu gurera, Itoiz […]

Gaur bidaia txiki batean murgilduko gara, hitzen eta musikaren bidez. Jon Garmendiarekin berba egin dugu, “Bidasoatik Harago” ikuskizunaren sortzaileetako batekin. Emanaldi xume honek, Bidasoa ibaiaren inguruan sortutako unibertso propio baten bidez, emozioak eta oroimenak piztea du helburu. Urrian 30ean estreinatuko da, Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Jon Garmendiak eta Xabi Solanok […]

Sarean Zehar programaren atal berrian Internet Archive-aren mugarria ospatzen dugu, artxibatutako bilioi bat web orri lortu dituena. Ondoren, Iñigok Opel Corsa elektriko berriarekin izandako esperientzia kontatu digu, gidatzeko autonomia, karga eta erosotasuna aztertuz. Gaurkotasun teknologikoarekin jarraitzen dugu: Amazonen hodeiaren beherakada globala automatizazio-akats baten ondorioz, Danimarkaren planak sare sozialen erabileran 15 […]

Katua bizirik dago? Hilik? Biak aldi berean? Galdera horretatik abiatuta dator Abentura Kuantikoa, Eneko Axpe fisikariak sortutako antzezlana. Zientzia eta antzerkia uztartuz, haurrei eta familiei fisika kuantikoko oinarrizko kontzeptuak hurbiltzen dizkie: superposizioa, korapilatzea eta ziurgabetasuna, umorez eta parte-hartzez beteriko ikuskizunean. Ugaitz Alegriaren zuzendaritzapean eta Eidabe taldearen ekoizpenarekin, Abentura Kuantikoa ez […]