Donostiako zinemaldian Hannot Mindegiak Markak deituriko dokumentala estreinatu zuen. Gernikako bonbardaketaren inguruko pelikula, bonbardaketa sufritutako testigantza jasotzen ditu dokumentalak, utzitako arrastoen, marken inguruan dihardu.  Bernardo Atxagaren Markak  oinarri hartuta sortutako lana. Markak dokumentalaren musikaz izan dugu mintzagai gaurko saioan. Lan horren ardura Aitor Etxebarriarena izan da. El txef A bezala […]

1937an, faxistek bonbardaketa basatia egin zuten Gernikan, 80 urte bete dira aurten. Gernika gehiagorik ez gertatzeko Ongi Etorri errefuxiatuak  Larunbata eta igandean hainbat ekimen antolatu ditu bertan. Une honetan, inoiz baino gehiago, behar-beharrezkoa da Gernikan gertatutakoaren memoriari bizirik eustea eta gaur egun milioika pertsona ihes egitera behartzen dituzten beste “Gernika” […]

Igandean, Apirilak 16an ospatuko da Gernikan Aberri Eguna, independentistak sareak deituta. Gernikaren bonbardatzearen 80. urteurrena gogoratzeko apiril osoan antolaturiko ekitaldien artean dago aurtengo Aberri Eguna. ‘Euskal herriak erabaki’ lelopean ospatuko da. Erabakitzeko garaiak heldu dira eta  baldintzak ematen ari dira, hori nabarmendu digu Txutxi Ariznabarretak.Ekitaldi ugari izango dira apirilaren 16an […]

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea GITE erakundeak plazaratutako Gernikaren egiak liburuxka aurkeztuko dute. Gaurko saioan aurkezpenean jasota ahotsak izan ditugu entzungai. 1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an mundu mailako historialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hurari  buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarrituriko errelatoa salatzera […]

“Gaur, sekula ez bezala, beharrezkoa dugu Gernikan jazo zena biziki oroitzea, eta “aski da” esatea milioika pertsona ihes egitera behartzen dituen beste Gernika horietan gertatzen ari denaren aurrean. Bihur dezagun lurralde, auzo, herri, hiri… bakoitza harrera-lurralde.” Mezu hori zabaldu eta parte hartzearekin harrera lurraldea bilakatu nahi dute Euskal Herria. ”Ongi […]

Gernikako arbola euskaldunon askatasunen sinboloa da, baina, horrezaz gainera, Jose Maria Iparragirrek sorturiko kanta ezaguna ere bada. Kanta hizpide honetan bion historia berrikusiko dugu eta bukaeran aspalditxoan piztu zen eztabaida gogoratuko dugu, Gernikako arbola kantak Euskal Herriko ereserkia izan behar ote zuen, alegia. https://bilbohiria.com/docs2/2017/kantahizpide/kantahizpide03-gernikakoarbola.mp3 Deskargatu hemen.

Gernikako bonbardaketaren ostean zutik iraun zuen eraikin apurretako bat izan zen eta urte luzetan arma lantegi moduan erabili zen. Gero, krisiak jo zuenean, ordea, itxi egin zuten eta hutsik gelditu zen. Duela hamabi bat urte herriko gazte batzuek bertan behera lagatako lantegia okupatu eta herri mugimenduaren laguntzaz eta autoeraketaren bidetik […]

Astelehen honetan Jakoba Errekondoren Bizi baratzea liburua aurkeztu dute Gernikan, ARGIAren eskutik. Errekondok berak azaldu digunez, “bertatik pentsatutako liburua delako”, euskara hutsez argitaratua eta bertoko gaien ingurukoa da lan hau. Baratzean nola ibili kontatzen digu egileak liburuan, kontuan hartuta gure herriko isurialde atlantikoak mikroklima berezia duela. Errekondok azpimarratutako ideien artean […]