Aurreko saioan hasi ginen La Rekba talde donostiarraren EPa entzuten. Gaur euren beste bi abestirekin emango diogu hasiera gaurko orduari. After-punk ilun eta zirraragarria egiten du talde honek. Norvegiatik dator hurrengo taldea, Pom Poko, Japoniako anime filma ezagunaren izena. Rock-a ukitu progresibo batzuekin. Euren azken diskoa Cheater da. Babeheaven da […]
indie
Arlo Parks-ek disko ederra kaleratu berri du. Collapsed in Sunbeams bere estreinako diskoa da. Bilduma ederra, hitz poetikoak, erritmo kulunkariak eta soul-pop-disko nahasketa atsegina. Disko honetako bi abestiekin emango diogu hasiera gaurko saioari. Jarraian bagoaz oso gustura entzuten dugun disko batekin. Diskoaren izena da Self Help eta taldea Badge Epoque […]
Diskotegi zaharrean zirikatzen, Immaculate Fools taldearen lehenengo diskoa topatu dugu: Hearts of Fortune. Taldea jada desagertu den arren hona ekarriko dugu euren musika. Ingelesak izan arren Ingalaterratik kanpo eduki zuten arrakastarik gehien. Egun, taldeko buru zen Kevin Weatherill Galizian bizi da eta bertan jarraitzen du musika grabatzen. Hurrengo taldeak Hypoluxo du […]
Lau Behi taldearen azken diskoa 2000koa da, baina 2016an kanturik biribilenak biltzen zituen grabazio bat kaleratu zuten: Onenak. Taldearen buru Mikel Azpiroz zegoen, geroztik hainbat artista eta taldetan ibilitako musikari bikaina. Eta berarekin beste hiru lagun, rock klasikoaren eta bluesaren magaletan dabilen musika jorratzen. Soinu klasikoz ari garela, Alabama Shakes […]
Lehenengo taldea Haim da, Los Angeleseko hirukote honek Women in Music Part III izeneko diskoa kaleratu dute duela gutxi, bertan emakumeek musika industrian dauzkaten zailtasunak salatzen dituzte, besteak beste. Azken urte hauetan ez dira gelditu, eta azken disko honetan distiratsu agertzen dira hiru ahizpa hauek. Ahizpa hirukote batetik anaia bikote […]
Gaurko saioan lehenbizikoak Old School Funky Family taldekoak izango ditugu gurekin, 2017an kaleratu zuten Ping Pong izeneko diskoa. Baionakoek ehundaka kontzertu eman dituzte honezkero mundu osoan barrena, euren proposamen erritmiko eta azeleratuarekin. Haize instrumentuak oinarri duen beste banda batekin goaz segidan. Iruñetik datorren Broken Brothers Brass Band. 2018an Txertaketa izeneko […]
Gaurko saioari hasiera emateko aspaldiko disko bat: Second Handed. Gernikako Audience taldeak kaleratu zuen 2003an eta bertan abesti gogoangarri batzuk bildu zituzten, gaurkoan disko horretatik bi ale. Adrianne Lenker-en Songs diskoa entzuten ari gara azken egun hauetan, gaurkoan beste harribitxi bi Big Thief taldeko abeslariak bakarka emanak. Azken egun hauetan […]
Iron & Wine taldeak 2017an atera zuen Beast Epic izenko diskoa. Amerikana klasikoa jorratzen du talde honek eta disko hau adibide ezin hobea da zer eskaintzen diguten jakiteko. Soinu garden eta ertzik gabeko abestiak. Aurreko taldearen soinuek Pettiren musika ekarri digu gogora, eta bereziki bere azken diskoan (Manipulazio estrategiak) erakusten […]
Adrianne Lenker-en bakarkako lanak ez dira Big Thief taldearekin egindakoa bezain ezagunak, baina bere edozein abesti hartuta berehala ezagutuko duzu Adriannen ahots berezia eta abestietako kulunka melodiko berezia gertukoa egingo zaizu. Hurrengo hilabetean kaleratuko duen Songs izeneko diskoan bildutako bi abesti entzungo ditugu. Segidan Kaliforniara goaz Death Valley Girls izeneko […]
Aguxtin Alkhatek disko berria dauka kalean Hutsaren Hatsa izenarekin. Azken saio hauetan diskoa deskubritzen ari gara eta gaurkoan ere bi abesti entzuteko parada izango dugu disko inspiratu honetatik. Honen ostean Haim taldearen proposamena. Hirukote honek soinu klasikoak ekoizpen gaurkotu batekin ematen dituzte, hala iruditzen zaigu guri behintza hainbat piezatan. Zuek […]
