Laurie Andersonek, Lou Reed-en alargunak, 1965eko maiatzean Reedek grabatu zituen demoak, 50 urtez desagertuta egon ostean, John Caleren laguntzarekin berreskuratu eta kaleratu ditu, Words & Music, May 1965 izeneko diskoan. Velvet Underground-ekin, hurrengo urtetik aurrera kaleratu zituen abesti ezinbesteko batzuk daude, Lou Reedek “folk singer” moduan grabatuak, Bob Dylan gisako […]
musika
Gaurko saioari hasiera emateko aspaldi jarri ez dugun talde bat aukeratu dugu. US Girls taldearen lanei darien pertsonalitatea asko gustatzen zaigu. Euren azken diskoan badira abesti biribil asko. Heavy Light du izena diskoak eta bertatik bi abesti entzungo ditugu. Beste emakume batekin jarraituko dugu, oraingo honetan Euskal Herrira bueltatuta. MICE-k […]
La Maravillosa Orquesta del Alcohol (La M.O.D.A.) Burgos hiriko talderik famatuena dugu, Euskal Herriarekin harreman estua duena. 2015ean, PRMVR (Primavera) kantuan zati bat euskaraz grabatu zuten eta horrela abestu du jendeak geroztik euren kontzertuetan. Kantu hori entzun dugu, baita eurek egindako beste kantu pare bat ere: Un lunes eta Mes […]
Urriaren amaieran kaleratu du Eñaut Elorrietak hurrengo disko luzea, laugarrena bakarka. Fantasia izena izango du eta gaur aurrerapen bezala ezagutarazi dituen bi singleak entzungo ditugu. Baiona dugu hurrengo geltokia, bertakoak baitira Orbel taldeko partaideak. Lur Hezea izeneko disko barnerakoi eta sakona aurkezten dabiltza. Guk bertatik bi abesti jarriko ditugu gaur. […]
Soinugela honetan joaten zaizkigun musikarien doinuak berreskuratzea gustatzen zaigu, agian gu ere adinekoak gara eta. Azkeneko asteotan hil diren musikariak izan ditugu gaurko lekukoak. Pasa den irailaren 24an Arkansasen jaiotako Farrel Pharoah Sanders tenor saxo jolea zendu zen, 82 urte zituela. John Coltranerekin hasi zen Kalifornian, gero New Yorkera itzuli […]
Gaur Udagoieneko ostera ekimenaren barruan Kafe antzokian, Kalakan eta Korrontzi taldeak arituko dira zuzenean. Agus Barandiaran batu zaigu irratira, Korrontzi taldeko trikitilaria. Ia 20 urteko ibilbide du taldeak eta tradizioa baztertu gabe, berritzeko nahia erakutsi du beti Korrontzik horren adibide orain arte plazaratutako lanak ditugu. Uda honetan kanpoan ibili dira […]
Leonard Cohen handia kantari-kantuegile eta olerkari kanadarra 2016an hil zen. Larry Klein musikari eta ekoizlea bere lagun mina izan zen. Bost urte geroago, Kleinek gorazarre bilduma nahi zion egin, Cohen ikaragarri miresten zuelako. Here It Is: A Tribute to Leonard Cohen, Blue Note diskoetxerako egindako grabazioekin osatu da, gehienbat jazz […]
Adrianne Lenker-ek bakarkako disko zoragarria atera zuen aurreko urtean, Songs zeukan izena eta soil bezain ederra da. Horrekin hasiko gara gaur. Kaserna taldea bigarren gonbidatua izango da. Mr. Pongo taldearen errautsetatik piztutako taldea dugu. Gelditu da Denbora izeneko diskoa kaleratu zuten 2021ean. Aurrera gure bidean Postal Kolekzionistak taldearen musika entzuteko […]
Bilduma ezin ederragoa ekarri digu Ingalaterrako Trojan diskoetxeak. Lovers Rock izenpean, 60 kantu batu dituzte, reggae erromantikoaren soinutik souleroenekin. “Amoranteen rocka” izen tranpatia dugu, ez baitakar rock musikarik. Ingalaterran sortutako reggae mota hau, Jamaikatik ekarritakoa, Londonen bizi ziren jamaikarrek egin zuten eta haietako asko andrazkoak ziren, reggae musika feminizatu zuten. […]
Estaturik gabeko herrialdeen VIII. Musika Bizian jaialdia urriaren 28an eta 29an egingo dute, Galdakaoko Iturrondo plazan . Euskal Herriko, Galiziako, Kataluniako, Gaskoiniako, Groenlandiako, Sardiniako eta Transilvaniako musikariak bilduko dituzte.Garatz Unamunzaga izan dugu gurean Galdakaoko Andra Mari taldeko kidea, izan ere dantza taldeak antolatzen duen jaialdia da. Aurten nabarmendu du musika […]
