ETS taldeak bere ibilbideko diskorik “ausartena” argitaratu du, euren hitzetan. Seigarren lanak ‘Guretzat’ du izenburuan eta eraldaketa prozesu baten emaitza dela adierazi digu Iñigo Etxezarretak. Talderen musikan aldaketa “Aukera Berriak” izeneko azken lanarekin hasi zen. Pop-a nagusi den apustu mimatu bat da, musika estiloekiko dauden aurreiritzi oro alde batera utziz. […]
musika
John Wilkinson bezala sortu zen hil berri den Wilko Johnson. 70eko urteetan, punkaren aurreko “pub rock” eszenaren sortzailea izan zen Dr. Feelgood taldean. 1977ra arte egon zen eurekin eta lau LP borobil egin zituzten. Esku huska jotzen zuen bere Telecaster gitarra beltz-gorria Wilkok, puarik gabe, oso teknika bakana erabiliz, taka-taka […]
Ibilbideko hamabigarren diskoa kaleratu dute Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Galder Arrillaga eta Igor Dieze taldekide dituen laukoteak. “Betiko Su Ta Gar” aurkituko dugu barruan. 34 urte beti ditu taldeak oholtzan eta sei urte badira maitasunari pasioa lana argitaratu zutela ez dira geldi egon. Oraingoan bizi izan dugun egoerari erreparatu diote […]
Bermeoko Addar taldeak bigarren lana aurkeztu du, Gordinik deiturikoa, aurreko lana bezala rock indartsua dakarte, 9 kantu berrietan. Bilboko koba estudioan grabatu dute lana, urria, eta hilabete eta erdian entzungai ditugu kantuak jada. Gorka batu zaigu Bilbo Hiria irratiko sintoniara. Aletu ditugu berarekin batera disko berriko kantuak. Hitzei erreparatu etorkizun […]
MICE da Miren Narbaizaren bakarkako proiektua, bertan zabaltzen ditu bere lirika eta soinuak. Lautada da bere azken diskoaren izena, baina ez da, inondik ere laua. Oso disko anitza da, tentsioa eta baretasun, erdiz erdi. Hurrengo musikaria Adrian Perez izango da. Donosti Sound deitu zen mugimendu horretan parte hartu zuen Mogollón […]
Baionako laukoteak lan berria argitaratu du. Camille Dizabo ahotsean, Anne-Lise Arnaud-Cazamayo teklatuan eta koroetan eta Txomin Urriza eta Alan Billi osatzen dute taldea. Orbel taldeak bigarren lana argitaratu berri du Lur Hezea deiturikoa. Lan berri hori osatzen duten 8 abestiek ere egunsentiko paisaiak marrazten dituzte, baina melodiak garbiagoak dira eta […]
Sosak, soldatak edo diruak ditugu gaur gaitzat Soinugelan. Bob Dylanek (berari Theme Time etiketa lapurtu genion) argitaratu berri duen The Pilosophy of Modern Song liburuan, Elvisek grabatu zuen Money Honey abestiaren azalpenean zera zioen: “Gustatuko litzaidake zentimo bat izatea diruari buruz ezagutzen dudan kantu bakoitzagatik”. Guk zerrenda bat prestatu genuen, […]
25 urteko ibilbidea ospatzen dabil Zea Mays taldea, urteurrena borobiltzeko euren ibilbideko hamaikagarren diskoa aurkeztu dute, Adore, kemena, kuraia deiturikoa. Aiora, Pitti, Ruben eta Asier prentsaurrean azken urteetako nondik norakoak azaldu dizkigute, izan ere azken urteak dena jarri du hankaz gora eta horrek taldearen egiteko aldatu du. 2019an Atera diskoa […]
Piano doinuekin eta galdera batekin hasten da Patrice Watson Dumora musikariaren diskoa BOBI izenekoa. Patrice Watson Dumora batu zaigu Bilbo hiria irratiko sintoniara. Bobi aurreko diskoan agertzen zen asmatutako pertsonaiari heldu eta bigarren lanean ere hari tiraka agertu zaigu. Katua edo txakurra izan daiteke, entzuleak erabakiko du nor den Bobi. […]
Markos Untzetak disko orekatua egin du, zinez, bere Ekilibrista diskoak ez du, ez, oreka galtzen. Irudi ederra iruditzen zaigu diskoari gorputza ematen dion oreka mantentzearena. Americana arloan mugitzen da Markos, ondo egindako abestiak eta bere ahotsa pertsonala da oso, bere istorioak bezainbeste. MICE proiektuaren atzean Miren Narbaiza musikari eibartarra dago. […]
