Anabasa saio berria duzue hau. Jon Castañeda eta Amaia Arostegiren gidaritzapean  bi gonbidatu eta mila gai lagunarteko elkarrizketa bizian. Saioa irudiz ere etorriko da. Uhinetan asteazkenetan entzun ahal izango dugu. Lehen saioan Anabasa Iker Villa musikariarekin eta Ane Martinez abeslariarekin izan dira. STR taldea sortu berri du Iker Villak eta […]

The Grace of Dionysus hirukote zumaiarrak ‘Quimera’deituriko lana aurkeztera etorri da gaurkoan bilbo hiria irratira.  Christos Foufounis (ahotsa eta gitarra), Abraham Larrañaga (baxua) eta Ion Sarasketa (bateria). Lau urte igaro dira Katharsis ‘ disko aurkeztu zutenetik. Bestalde, diskoaren formatu fisikoari dagokionez, binilozko tirada egin dute eta CDzko beste baten alde […]

Orain dela zortzi urte, Jonan Ordorikak antolatuta, Lou Reed, mila esker kantu bilduma argitaratu zen, New Yorkeko musikariaren hamaika kantu euskaratuta eta hainbat euskal musikari eta abeslarik moldatuta, Fernando Saunders eta Paco Locoren partehartze ezinbestekoarekin. Geroago, bonus track pare bat etorri dira, azkenekoa aste honetan merkaturatua. Gaurkoan, azkeneko hauek gehi […]

Asier Olabarrietaren azken proiektua da Islabat, bide bat bere barneko uholdea argitara emateko. Disko kontzeptual bitxi eta eder batekin etorri da Islabat, (K)ito irakurketa bikoitza daukan titulua jarri diote. Egungo urgentziaren aurrean entzunaldi pausatu eta arretatsua eskatzen du diskoak. Ariketa osasungarria guztiz. Night Palace izena du hurrengo taldeak. Diving Rings […]

Liherren laugarren lana dugu ‘Eta hutsa zen helmuga’, laugarrena sei urtetan. Kostata bada ere, aste honetan Bilbon zuzenean ikusteko aukera izango dugu, izan ere ostegunean Kafe Antzokian izango dira zuzenean, eta hutsa zen helmuga azken lan horretako kantuak zuzenean aurkezten. Iñigo Etxarri taldekidearekin berba egin dugu. Bilboko kontzertu azkenean iritsi […]

Kondenatu kantua irekitzen du Habi Taldearen EP berria. Lau kantuz osatutako disko txikia atera dute .HABI 2018an sortu zen, Jon Ander Artola eta Yeray Gascon taldekideen bideak gurutzatuta. Villabonan jaioak dira biak, eta musikarekiko pasioak elkartu zituen haien bideak. Hilaren hasieran kaleratu dute ‘Helmuga’. Lau kantuz osaturiko EPa da, Elkar […]