Donostia Kulturak Joseba Tapiari 2022ko Adarra Saria emango dio. Musikari lasartearraren “ibilbide luzea, moldakortasuna (era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika-bikaintasuna), herri-musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika-ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana […]
musika
Lorelei taldeak Ekografiak disko berria atera du, 22 urte eta gero. Non zabiltza kantuarekin abiatu dugu saioa, Asier Serreno gonbidatu dugu. 2020ean eskenatokietara bueltatu eta hiru kontzertu eman zituzten baina oraingoan buelta kantu berriekin dator. Minetik sortutako kantuak dira baina ukendua ere izan dira mina baretzeko. Kanta batzuk oso intimoak […]
Saio honetan behin baino gehiagotan entzun dugu Big Thief taldea, Adrianne Lenker-en ahotsa eta euren soinu organikoa maite ditugu. Dragon New Warm I Believe in You du izena azken grabazioak eta ez dizu kale egingo, taldearengandik espero duzun guztia emango dizu. Pello Lizarralderen zenbait testuetan oinarrituta disko liburu berezi bat […]
Gaurkoan, zendu berri diren artista batzuen abestiekin hasi gara. Rosa Lee Hawkins (New Orleans, 1945) Dixie Cups hirukoteko partaidea izan zen. 60ko hamarkadan, Leiber eta Stollerren Red Bird diskoetxean arrakasta itzela lortu zuten. Kantu pare bat entzun dugu: Chapel of Love eta Iko Iko. Jamaikan txinatar komunitatea dago eta aspalditik […]
Ostiralero bezala Rafa Ruedak musika gomendioak ekartzen dizkigu, Erbestean musikariaren lana ekarri digu. Erik Berganzaren estudioan grabatutako kantua dugu. Kantu soila gaurkoa. Erbeste lau kantuz osatutako diskoa argitaratu berri du. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220408_Rafa_erbeste.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko kantuaren egilea pianori lotuta ezagutu dugu, Billy Joel. Billy Joel estatubatuar rock-musikagile eta kantaria da. Pianoko ariketek aspertu egiten zuten, eta oso gazterik hasi zen, ikasten ari zelako itxurak eginez, klasikoen erara musika egiten. “Just the Way You Are” Billy Joel abeslari estatubatuarraren abesti bat da, The Stranger albumekoa. […]
Lincoln Wayne Chips Moman Georgiako La Grange herrian jaio zen 1937an eta bertan ere hil zen 2016an. Gaztetxoa zela eskolatik ihes egin eta Memphisera jo zuen. Bertan, rockabilly talde pare batean jo zuen, baina laster Stax diskoetxean ekoizle, kantu egile eta soinu ingeniari bilakatu zen. Ipar Ameriketako herri musiketan (rock, […]
Bilboko talde batek irekiko du gaurko saioa. Empty Files taldeak aurreko urtean atera zuen bere bigarren grabazio luzea. Lehenbizikoak Shadows izena zuen eta azkenak Lost Files. Talde ezohikoa da gure inguruan, Moxal bezalako proiektu gutxi batzuk kenduta, zaila izaten da musika elektronikoa hain organiko eta sarkor aurkeztea. Segidan Estatu Batuetatik […]
Ostiraleko musika gomendioa ekarri digu Rafa Ruedak, gaurkoan Benizze Beñat Goitiaren proiektu berria ekarri digu. Montauk-ekin bi disko argitaratu ostean, bestelako proposamen dakar, elektronikara hurbilduz. Bilboko El Tigre Estudioetan grabatu du zenbait kanta Jon Aguirrezabalagaren produkzioarekin,eta Xabier Eguiak masterizatu du lana. Baina gutxika aterako dira. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220325_rafa_benizze.mp3
Keia taldea “Erregaia “ deituriko lehen lana plazaratu du. Ane Arruti, Egoitz Olalde, Iñigo Ibarrondo eta Iker Martinez osatzen dute taldea. Bestelako taldetan aritutakoak dira. Aspaldiko laguna Ane Arruti batu zaigu irratira. Hamar abestiz osatutako bilduma da plazaratu dutena. Aspaldi sortutako kantuak taldean osatu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220323_keia_talde.mp3 Deskargatu hemen.
