Abuztuaren 2an Bihotzian kantua kaleratu du La Txamak, Fane eta Tattarekin batera. Taldeak fusio euskal mexikarra sortu du berriz ere kunbia honen bidez. Aitor Valcarlos gurekin aritu da gaurkoan, kantuaren nondik norakoei buruz hizketan. Kantuaren harrera ona nabarmendu du eta taldearen etorkizunari buruz ere hitz egin digu.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250704_latxama.mp3 Deskargatu […]

Sua taldea bere hirugarren diskoa prestatzen ari da, Urdulizko Tio Pete estudioan. Udazkenean argitaratuko dute lan berria, baina dagoeneko “Sutea” izeneko kantu bat plazaratu dute. Tartetxo bat hartu dugu Sua Taldeko Anerekin hitz egiteko. Kantu zuzena da, eta bertan genozidioa, umeen sufrimendua eta desoreka soziala salatzen ditu. Anerek azpimarratzen du […]

Aste honetan Dima eta Durangotik etorri zaizkigu gonbidatuak. Oier eta Gorka izan dira gurekin, GARRAIO taldeko partaideak. “Ezeren alde” izenpean kaleratu berri duten kanta aurkeztu digute, eta uda ostean etorriko denaren pistaren bat eman digute baita ere. Garraioak, bidaiak, kontzertuak eta beste gai batzuen artean, kanta zerrenda polita irten da, […]

Bilboko hiru lagunek sortutako talde berria aurkeztu zaigu aste honetan. Bakoitzak bere proiektua izateaz gain, orain, hirurak bat dira: Kalamo Kurrente. Proiektua azaldu digute, prozesuari buruz aritu gara eta beste behin zerrenda bat osatu dugu gure artean. Ekainak 6an izango dute hurrengo kontzertua Leioan, animatu bertara! https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250521_norbaithildahemen_22.mp3 Deskargatu hemen.

Lehen gonbidatua Dutch Interior izango da. Moneyball izeneko azken diskoan giro barnerakoiak bildu dituzte. Kaliforniatik dator taldea eta gaurko saioari hasiera emateko aukera bikaina dela esango nuke. Aurrera gure bidean, Xabi Agirreren proiektua entzungo dugu. NI izenez bataiatu du ezohiko sentsibilitatea duen proiektua. Oraingoan bere bigarren grabazioarekin dator: Akorduan Gaude. […]