Datorren ostiralean, irailak 12, La Terminal Jazzferaren lehen edizioa izango da. Topaketa honek jazzaren tradizioa eta esperimentazio garaikidea uztartzea du helburu, eta gazteei modu erakargarrian hurbiltzea bilatzen du. Emanaldia jam session batekin hasiko da, 18 eta 20 urte bitarteko euskal musikari gazteek gidatuta: Asier Gutiérrez (tronboia), Mateo Cuevas (baxua), Mikel […]

Gaur Ines Osinaga-ri dagokio Musibla honi hasiera ematea. Kubara eraman zituen zenbait abesti eta handik ekarri zituen itxuraldatuta, musikari eta lagun talde eder baten laguntzaz. Inesen musika iradokigarria da, paisaiak zabaltzen ditu begien aurrean. Udaberrixan Habana eta Itsasoa da Bide Bakarra izeneko grabazioetan bildu ditu esperientzia horiek guztiak uhinen artean. […]

Nahia Novok ekarri dizkigu berak Aste Nagusi honetan zuzenean ikusi dituen zenbait erreferentzia interesgarri. Egun bakar batean bost kontzertu ikustera heldu da! Bestalde, DJ Denz bezala Algara konpartsan aritu den Beñatek aste honetako bere pasadizoak kontatu dizkigu. Bitxiak benetan disko jartzaileen gorabeherak! https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250822_nahia_novo.mp3 Deskargatu hemen.

Abuztuaren 20an, asteazkenarekin, Bad Sound taldea arituko da zuzenean Algara konpartsaren txosnan. Taldeko kide Stepirekin aritu gara solasean eta kontzertuaren nondik-norakoak ere kontatu dizkigu. Betiko abestiak jotzeaz gain, abesti berriak ere joko dituztela kontatu digu. Bad Sound 2003. urtean Irunen sortutako musika taldea da; eta estiloari dagokionez, reggae, dancehall eta […]

Uztaila sartu da eta berarekin Naia (Rocky Violencia). Biniloen munduan murgilduta dagoen neska gazte honek zerrenda ederra prestatu digu saio honetarako, bere pintxadetan bezala. Datu bitxi artean pasa zaigu ordua. 80ko hamarkadak berriro pisua hartu du, baina beste garaietako mugimenduak ere agertu dira bitartean. Hilabete hasiera girotu digu horrela, rock […]