Ezpalak taldeak bihar Bilboko kafe antzokian izango da, bere lehen diskoko kantuak zuzenean aurkezten. Grises edo Voltaia bezalako taldeetako kide batzuek osatzen dute eta bere lehen diskoa dakarte mahai gainera. Eñaut Gaztañaga izan dugu saioan. 90. hamarkadako rock alternatiboko taldeekiko pasioak eraman ditu lau lagunok taldea osatzera. Soinuari garrantzia eman […]
musika
Gaurko saioan Patagoniatik datorren talde berezi batekin hasiko gara, euren izena Femina da eta euren musika, berriz, Andeetako zaporea daukan folk, rock fusioa dela esan dezakegu. Hoberena entzutea, eta horretarako bi abesti hartu ditugu 2011an kaleratu zuten Deshice de mí diskotik. Morphine-k, Mark Sandman-en taldeak, Cure for Pain diskoa kaleratu […]
Galiziatik ekarri dugu musika, folk eremukoa, gaurko Soinugelara. Urrezko kantua Milladoiroren eskutik entzun dugun Aires de Pontevedra zuzenean grabatua. Jarraian, Galiziako muñeira guztien ama, gaiteroek esaten duten moduan. Entzun dugu Muñeira de Chantada, Carlos Nuñezek The Chieftains-ekin zuzenean grabatu zuen bertsioan. Gero, Ricardo Portela zena ekarri dugu, gaiteiro handia bera, […]
Gaurko saioan Xabi Camareroren bisita izan dugu, Urtz taldeak lan berria argitaratu zuen martxoan, kantu berriak entzun eta lana ezagutu dugu. Pasaian sortu zen Urtz musika talde, 1988. urtean. Sorrera hartatik 31 urte pasatu direnean lan berri bat kaleratuko du taldeak, Zabaldu ateak izenburupean. Taldearen zortzigarren diskoa da. Xabier Camarero […]
Aurreko saio baten batean komentatzen genuen zein interesgarria iruditzen zitzaigun Cromm Fallon-ek atera duen azken diskoa, Electric Bloom. Rock eta distortsioa. John Murryren ahotsa eta abesteko modua asko gustatzen zaizkigu eta aspaldi entzun gabe geneukala aprobetxatuta The Graceless Age diskotik bi abestitzar jarri ditugu Northern Sky eta “Little Coloured Balloons”. […]
Gaurko saioa Rafa Ruedak My back pages kantua izan du hizpide, kantari mitikoa izan du mintzagai Bob Dylan. Robert Allen Zimmerman Bob Dylan izengoitiz ezaguna, estatubatuar musikari, abeslari eta olerkaria da. Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, sei hamarkadaz aritu da eszena gainean. Haren kanta batzuk, hala nola “Blowin’ […]
Gure lehenengo diskoa Cromm Fallon-en eskutik dator. Las Vegaseko musikari honek bere lehen disko luzea aurkeztu berri du, Electric Bloom. Rock ona, intentzioarekin egina. Eta rockaz ari garela, Piztiak taldearekin oroitu gara eta aspaldi (1998) atera zuten Argia eta Itzala disko gogoangarriarekin. Bertan bildu zituzten 15 abesti indartsu eta eder. […]
Gaurko Soinugelan saio berezia izan dugu. Kepa Altonaga (Loiu, 1958) izan dugu gonbidatu eta berarekin solasean egon gara bere liburuez. Gure saioa,noski, musika esparruan daukagunez, berak aukeratu ditu gaur entzun ditugun kanta guztiak. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean zoogeografia eta ornogabe ez artropodoen zoologia irakasten du. Udako Euskal Unibertsitatearen kidea […]
Orbel taldeak “Hegan” lana argitaratu berri du, Baionako taldeak Ozeano beltzaren eta eguzki distiratsuaren arteko ezlekua marraztu du. 2018an, taldeak Beyond There disko laburra argitaratu zuen. Instrumentuen melodiek eta nesken ahotsek mantra barroko errepikakor eta sakon batean murgildu gintuzten. Orain laukoteak Hegan lehen diskoa aurkezten du, aurreko lanean, edo lehenengoan […]
Kaskezur talde nafarraren “Ihesi doaz animaliak” labetik atera berria d. Irailarekin batera iritsi zaizkigu kantu berriak. Taldeko Iñigo Belzunegi batu zaigu irratira. Aurreko diskoak “Aspisugeak” oso kritika onak jaso zituen, baina horrek ez die preziorik eragin, izan ere betiko martxan sortu dituzte kantu berriak. Diskoak bertsio bat Dakar “Euria “ […]
