Robert Fripp-en King Crimson taldeak dakarkigu gaurko urrezko kantua. Mojo aldizkariak uztailerako zenbakian 12 kantuko bilduma bat aurkeztu du CD batean. Bertatik Epitah kantua entzun dugu. Jatorriz 1969an konposatua, 2017an Live in Vienna grabazioan zetorren bertsioa. Jarraian beste lau kantu esanguratsu entzun ditugu King Crimson artxiboetatik aukeratuak: 21st Century Schizoid […]

Gaurko bertsioa saioan Neil Youg kantariaren “Harvest Moon” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Neil Young, nortasun handiko abeslari eta musikari kanadarra da, azken lau hamarkadetako garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa. Rocka, popa, folka, countrya, soula eta bluesa nahastu ditu bakarkako zein taldeko lanetan (Crosby, Still, Nash & Young, The Buffalo Springfield). […]

Gaurko saioa hamakarekin jaialdiz jaialdi ibili gara. Udarekin batera datozen jaialdia batzuk izan ditugu hizpide. Ekainaren 28, 29an Abanadoibarran Lekuz Leku jaialdiaren XV. Edizioa ospatuko da, bertan izango diren dantza piezak izan ditugu hizpide. Armintza Txapel Reggae 2019ko artisten zerrenda prest dago, uztailaren 13an ospatuko da. Aurten festibalak hizkuntza eta kultura aniztasunaren alde […]

Aupa! Benjamin Biolay-k 2005ean kaleratu zuen A l’origin izeneko diskoa eta hori berreskuratu nahi izan dugu saioari hasiera emateko. Egile frantziar honek ibilbide luzea eta interesgarria dauka. Jarraian Insecure Men taldea. Beste noizbait ere azaldu da gure gonbidatuen artean. Saul Adamczewski-k sortutako proiektua da. Adamczewski Fat White Family taldeko gitarra […]

Gaurko urrezko kantua Dylanek 1975ean zuzenean grabatu zuen, The Lonesome Death of Hattie Carroll kantuaren bertsioa da. 1963ko otsailaren 9an Baltimoreko Emerson hotelean festa bat ospatzen ari zela William Devereux “Billy” Zantzinger gizon arrazistak hiru langile jo zituen eta Hattie Carroll 51 urteko emakume afroamerikarra hil zuen. Borja Estankona izan […]

Yogurinha Borovak bere proiektu berria aurkeztu digu “Sentipenak Askatu”. Bihotz Gorospek eta Mikel Inun musikariek konposatu  abestia dugu. Abesti honekin Aniztasun Afektiboaren gaia haurren errealitatera gerturatu nahi izan dute. Ideia hau gai honen inguruan erreferente berriak eta hezkuntza materiala sortzeko beharretik jaio zen. Kantua bideoklipa eta lau bertsio ezberdin osatu […]