Gaurko bertsio saioan Elvis Costelloren “Alison” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Elvis Costello, jaiotze izenez Declan Patrick MacManus  ingeles kantautore, abeslari eta musikari bat da. Maiz 1970eko hamarkada amaierako britainiar punk new wave olatuari lotu ohi da. 1975ean diskoetxeak izena aldatze proposatu eta Elvis izena hartu eta amaren abizena […]

XVIII. mendeko Irlandako herri kanturik ezagunenetakoa dugu Whiskey in the Jar. Abestiaren highwayman edota kaminoetako lapurra dugu nagusia eta bere bizimoduaren gorabeherak kontatzen dizkigu balada honek, bere andrearen traizioa barne. Thin Lizzy taldeak 1972an bertsio elektriko entzungarria grabatu zuten, hura izan zen taldearen nazioarteko osperako lehenengo urratsa. Beste talde askok […]

Hasteko, Matt Corby australiarra ekarri dugu, crooner labekada berriaren aitzindaria, nolabait, Rainbow Valley diskotik ateratako abesti pare bat dakarzkizuegu. Hannot Mintegia MOXAL proiektuaren burua dugu, Audience taldeko kide ohiak disko barnerakoia kaleratu du, nork bere hausnarketak egiteko espazio handia eskaintzen duena. Segidan King Krule. Londoneko musikari gazte hau ohikoa bihurtu […]

Gaurko saioan Robbie Basho gitarra jolearen kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Robbie Basho  1940an Amerikako estatu batuetan jaio zen. Gitarrista liluragarria, folkaren mugetatik at joan zena. Amerikar indiarren musikak eta Indiako raggak bere egin zituen, eta, poliki-poliki, esperimentazioaren alorrean sartu zen, errepikapenean oinarritutako kantu instrumentalak landuz. Robbie Basho oso […]

DEUS EZ Eibar eta Azkoitia artean 2016an sortutako rock  taldeak bere bigarren diskoa kaleratu du aste honetan, Sherpak izena jarri diote eta 10 kantuz osatuta dago. Aurkezpenean murgilduta dabiltza Eric, Alex eta Koldo, gurean izan ditugu. Hainbat taldetan jo izan duten musikari esperimentatuak dira. 2017an euren lehen diskoa atera zutenetik, […]

Gaurko bertsioa saioan Ewan MacColl kantariaren Dirty Old Town kantua hautatu du Rafa Ruedak. Ewan MacColl, jaiotzez izenez James Henry Miller ingeles folk abeslari, kantautore, komunista, sindikalista, antzerkigile eta antzezlan ekoizlea izan zen. Kirsty MacColl abeslari eta kantautorearen aita izan zen. Mundu anglosaxoian aski ospetsua den Dirty Old Town abestiaren […]

Brenda Holloway izan zen Detroiteko Tamla Motown disko etxerako kontratatutako Kaliforniako lehenengo kantaria. 1964an grabatu zuen Every Little Bit Hurts, gure gaurko urrezko kantua. Holloway Detroitekoa izan balitz Tamla-Motown-eko artista nahdiena izango litzatekeen, baina Los Angelesetik ez zuen lortu merezitako arrakasta. Dena den, The Beatlesek kantu hau entzun zutenean liluratuta […]