Coldplay ingeles taldearen Parachutes estreinako diskoan agertu zen gaur hizpide dugun Yellow kantua, 2000. urtean. Ordutik eta 2015 bitartean, zazpi bilduma argitaratu dituzte Londreseko musikariek. Gaurko Yellow doinuaren bertsioak egin dituzten Tanya Chua, Brooke White, Kacey Musgraves, Petra Haden & Bill Frisell eta Alex Cartañá ekarri ditugu ispiluen gelara. https://bilbohiria.com/docs2/2018/11ispilu/11Ispilu-082-Yellow.mp3 […]
musika
Gurutze Etxebarria eta Oier Aslak osatzen dute Asla taldea. Sei kantuko bilduma argitaratu berri dute eta formatu akustikoan aurkezten dabiltza lan hori. Oier Asla izan da gurean. Gaztetan Maldan taldean aritu zen, ondoren bertsioak egiten hasi eta 2012tik kantu propioak egiten ibili da. Kontzertu batean Gurutze ezagutu eta elkarrekin abiatu […]
Musika nagusi da Aste Nagusian eta horren isla gaurko saioan izan ditugun musikarien bisita izan da. Saioa bukatzeko Txarli eta Joselu batu zaizkigu eta Amultsuki diskotik bi kantu eskaini dizkigute zuzenean. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190821_TxarlietaJosdelu.mp3 Deskargatu hemen.
Zazkel taldeak gaur gauen Triangune gunean izango da zuzenean. Hitzordu hori aitzakia hartuta Etxahun eta Irati batu zaizkigu Bilbo hiria irratira. Bi disko kaleratu dituzte, eta maketa bat, Bata, Zazkel eta azkena Ez entzun deiturikoa, laster lan berri kaleratuko dute Aizkorak Zorroztuz taldearekin batera. Uda honetan kantu berri bat Estatu […]
Gaurko saioan Nilufer Yanya izango da lehena. Emakume britainiar honek estraineko diskoa atera berri du Miss Universe izenarekin. Bere musikak eragin ugari ditu, hala nola, indie rock, soul edo jazza. Jeff Tweedy ezaguna dugu Uncle Tupelo edo Wilco bezalako taldeetan jo izan zuelako, bakarkako bideari ekin zionetik hiru disko atera […]
Manchester inguruko Bolton hirian sortu zen 1976an Buzzcocks izeneko punk taldea. Pop kutsuko kantutegia egin zuen Pete Shelley eta Howard Devotoren taldeak. Singles Going Steady LPan taldearen hainbeste single batu ziren eta, askoren ustez, punk garaiko diskorik onenetakoa izan zen. Bertatik lau kantu entzun ditugu, aste honetako urrezko kantutik abiatuta: […]
Big thief taldeak bere azken diskoa atera berri du UFOF du izena (Unidentified Flying Object Friend). Adrianne Lenker da taldeko burua eta diskoak duen gaiari buruz esan du ezezagunarekin harremanetan sartzeko irrika agertzen dela bertan. Rock pieza biribilak bildu dituzte diskoan. Japoniara goaz hurengo gonbidatuak ekartzeko, Chai izena du laukote […]
Igandean, uztailak 14, ez ohiko kontzertua eskainiko du Berri Txarrak taldeak Kobetamendin. Berri txarrak taldearen emanaldi berezia izango da, hainbat musikari gonbidaturekin eskainiko baitu kontzertua, gaueko bederatzietan abiatuta. Horrez gain, Kobetamendin kultur eskaintza zabala izango da 16:30etik aurrera, eta horren inguruan berba egingo dugu. Gotzon Barandiaranek ekarri dizkigu egun horretako […]
Gaurko saioan New Order taldearen “Blue Manday” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Pop elektronikoaren munduan erreferentzia garrantzitsua da New Order, Joy Division taldeko musikariek 1980an sortua, Ian Curtis liderraren heriotzaren ondoren. 1980. urtean. Movement (1981) lehen diskoa erraz alderatu daiteke sorrarazi zuen taldearen estiloarekin, baina Power Corruption & Lies […]
2026an kaleratu zuen Anarik Zure Aurrekari Penalak diskoa, eta geroztik bere figura indartu da musika panoraman. Disko honetan Anari heldu eta betea agertzen zaigu eta horren frogagarri bi abesti ekarri ditugu saiora. Aurreko batea ere Dublingo Fontaines D.C. taldea entzuteko parada izan genuen. Drogel diskoa asko gustatu zaigu, “Big” abestitik […]
