Angel Olsen-ek oso disko interesgarria plazaratu zuen pasa den 2019an, All Mirrors izeneko diskoak berehala jaso zuen kritikaren onespena. Missouriko abeslariak beste diskoetako lo-fi soinua tarte batez alboratu du eta oraingoan orkestra handi batez eta sintetizadore handiosen laguntzaz ondu du disko eder hau. Edu Zelaieta idazleak eta Beñardo Goietxe eta […]
Txuma Murugarren
Hasierako minutuetan Helado Negro eta bere taldea ekarri ditugu. Estatu Batuetan jaio arren, gurasoak Ekuadorrekoak izateak erabat markatu du Roberto Carlos Lange, Helado Negroren atzean dagoen sortzailea. 2019an This Is How You Smile diskoa atera zuen, eta bertatik pare bat abesti entzungo ditugu. Omago taldea Bilbotik dator eta BBK Soinu […]
Gaurko orduari hasiera emateko azken bolada honetan guztiz engantxatuta gauzkan disko bat ekarri dugu. Brittany Howard-en Jaime diskoa, hain zuzen ere. Jaime Brittanyren arreba txikia zen, minbiziak jota hil zena. Alabama Shakes taldea tarte batez utzi eta bakarkako bere lehenengo diskoa grabatzea erabaki du eta disko hori bere arreba zenari […]
Saioari hasiera emateko Bill Callahan ekarri dugu Shepherd in a Sheepskin vest diskoarekin. Callahanek amerikana sustraiak dituen lo-fi musika jorratzen du. Bere etxean kaseteak grabatzen hasi zen eta hortik heldu zaio, zalantzarik gabe, produkzio minimalista horiekiko zaletasuna. Hurrengo diskoa, disko berezia da, Calexico eta Iron & Wine taldeek Years to […]
Mugaldekoak taldekideek emango digute ongi etorria gaurko saiora, 2012an grabatu zuten Begiek Lekuko diskotik “Txoria kablean” abestiarekin eta 2017an kaleratutako azken diskotik (Galdemoduen Trilogia) beste bat. Susak argitaratutako Edu Zelaietaren Mugaldekoak liburuko poemak musikatzen hasi ziren liburua jendaurrean aurkezteko asmotan, eta nahi gabe proiektu sendoa gorpuztu zen, Beñardo Goietxe eta […]
Txuma Murugarren (Errenteria, 1964) Sasoi Ilunak taldeko abeslaria izan zen 90eko hamarkadan, baina 200. urtean bakarkako ibilbide emankor eta sendoa hasi zuen. Geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, jite amerikarreko pop-rock akustikoa, giro ilun eta dekadenteak eta Europako ekialdeko kabareterako eta ijitoen musikarekiko lilura batuz. Hitzen egile gisa ere nabarmendu da […]
Gaurko saioari hasiera emateko Gernikako musikari zailduaren bakarkako lehenengo diskoa ekarri dugu. Gaizka Insunzak, Audience tadeko kideak, disko labur baina intentsua argitaratu du orain dela gutxi. Saio honetan eta datozenetan bertan bildu dituen abestian aletzen joango gara. Segidan Angel Olsen musikari estatubatuarrak All Mirrors izeneko disko kaleratu berria entzuteko parada […]
Atmosfera berezi batekin hasteko Lukas Nelson & Promise Of The Real taldeak ekarriko dizkigu bere abesti guztiz baikorrak, hippy ukitu handi bat dutenak, saioa hasteko hautatu dugun “Turn Off The News” izeneko abestiak bezala: “Itzali berriak eta egin lorategi bat nirekin batera, emaiezu zure seme-alabei zerbait sinesteko, irakatsiezu pertsona onak […]
Hasteko Oihan Oliarj-Ines musikari aloztarraren Oihaneko Zühainetan (2017) proiektua. euskal soinu tradizionalak gazteturik dakarzkigu, jazz, rock eta pop doinuez jantzirik, banda sendo batekin. Tradizioarekiko errespetuz, baina baita gaztetasunez ere, maiz akapela kantatuak diren hamabi euskal aire hunkigarri bildu ditu. Diabolo Kiwi taldea Donibane Garazitik datoz Kokinkeriak Fini izeneko diskoarekin. Taldeak […]
Diabolo Kiwi taldea Donibane Garazitik datoz Kokinkeriak Fini izeneko diskoarekin. Taldeak funka du ardatz. EHZ festibalean egongo dira. Mitsuki Laycock, Mitski bezala ezagunagoa, Amerikar-japoniar bat da. Duela gutxi disko gogoangarria kaleratu zuen Puberty 2, orain beste disko sendo batekin dator: Be the Cowboy, 2018an kaleratutakoa. Bertatik pare bat abesti ekarri […]
