Aurreko urteetan bezala 2017ko pentsioetan % 0,25eko igoera ezarriko du Espainiako gobernuak, dagoeneko jakina denean KPIaren igoera %1,75a dela. Pentsionistak Martxan elkarteko Mikel Argiñarena izan da guren, Horrekin batera osasunaren prezioa birgarestitzeko asmoa susmatzen zaiela adierazi du, botikengatik ordaintzen duten kopurua igoz. Guzti hori gutxi balitz, hemen Euskal autonomi erkidegoan […]

80 urte bete berri dira Bilbon egun bakar batean egindako sarraskirik handiena gertatu zenetik. 1937ko urtarrilaren 4an herritarrek eta miliziarrek nahastean, preso eskuindarrak eraso zituzten Larrinagako espetxean, Galera etxean eta Angeles Custodios eta Karmeloko komentuetan. Berrogei urtez Francoren diktadurak 225 hildako haien gomuta jorratu zuen, faxisten bonbardaketek eta errepresioak inpunitate […]

Bilbo bertatik bertara bizitzeko asmoa dugu eta horregatik gaurkoan Zorrotza auzora egin dugu bisita. Bertan Zorrotza auzo elkarteko Carlos Rodriguezekin izan gara, auzoko azken arazoez mintzatu zaigu. FEVEren trenbideak pasonibel bi ditu Zorrotzan eta auzoko elkarteek hainbat hamarkada  daramate pasonibel horiek kentzeko eskatzen. Hain zuzen ere, FEVEren trenak lurrazpitik pasa daitezen eta […]

2011ko irailean getxotar gazte batzuk Andra Mari auzoko landa bat okupatu zuten erabiltzen ez zela ikusita. Getxoko Lurralde Plan Partziala (PTP) 8.000 etxebizitzen eraikuntza zuen planifikatua Andra Mari auzoan. Plan hau atzera gelditu baina Iberbengoko metro geltokia eraiki eta orain 300 aparkalekurako parking bat eraikitzeko proiektua dago. Tosu Betirako plataformatik […]

Gaurko nazioarteko tartean Zipre uharteari begira jarri gara. Zipreko eta Ipar Zipreko gobernuek aurreko astean abiatu zituzten batasuna lortzeko negoziazioak, Genevan, Suitzan. Uhartearen batasuna lortzeko.  Gaian sakontzeko Jon Kortazar Billelabeitia izan da gurean. Atzera begira jarriko gara, Zipreko gaur eguneko egoera ezagutzeko, Erresuma Batuak Zipre bereganatu zuen 1878an, Otomandar Inperioarekin […]

Aste honetan Nintendo Switch kontsola berriaren aurkezpena komentatzen dugu, eta honekin batera etorriko diren jokuak eta osagarriak. Gainera, Europar Batasunaren errobotentzako lege-proikektu berriari buruz hitz egiten dugu eta Las Vegas-en martxan jarri den autobus autonomoaren proiektua aztertzen dugu, Donostiko Miramonen martxan jarri zenarekin alderatuz. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo […]

Garai berria irekitzen duen saio honetan emakumeen ahotsak entzungo ditugu, jatorri askotakoak. Lehenbizi Barbara Morgenstern alemaniarraren soinu elektroniko eta organikoen arteko nahasketa, Frantziatik Camille eta Ada Milea Errumaniatik, erritmoekiko atxikimendu garbia erakusten duten bi egile hauen lana, Amaia Zubiria, Pascal Gagnekin egindako lehenengo diskoa eta Mursegoren Hiru diskotik bi lagin. […]

Haur transexualen gurasoek osatzen dute Chrysallis elkartea. Ikastetxeetan transexualitatea lantzeko proposamena da euren ekimenaren funtsa. Haur transexualen errealitatea ezagutarazteko kanpaina abiatu zuen elkarteak eta kanpainarako erabilitako irudia zentsuratu egin dio Facebookek.” Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” leloarekin abiatu du kanpaina.  Besteak beste afixak jarri dituzte Bilbo, Donostia, […]

Gaurkoan zoru klausulak izan ditu hizpide Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Zoru klausulak Gutxieneko irabaziak bermatu eta interesen jaitsiera eragozteko, bankuek 2009tik hipoteka kontratuetan jarri izan dituzten klausulak dira. Etxeak finantzatzeko maileguak kalkulatzeko Euribor indizeak finkatzen dituen interes tasei izkina egin, eta kopuru finkoak ipini izan dituzte bankuek behetik, galerei atea ixteko. […]