Jeesie Ware-k arrakasta handia izan du aurreko diskoekin Britainia Handian, orain Thet! Feels Good! diskoarekin bide beretik dator. Besteak beste soul eta musika beltza poparekin ederki nahasten dituen abesti egilea dugu Ware. Ibil bedi talde nafarrak disko berriarekin dator. Goldea izena jarri diote eta bertan pop distiranta bildu dute. “2018an […]
Musibla
Txuma Murugarren esatari eta musikariaren eskutik, bertoko eta munduko musika berri finenak. Astelehenetan 21:00etan eta errepikapena larunbatetan 18:00etan
Hellfire izena du Black Midi bandaren azken grabazioa. Beti bezala, erritmo zurrunbilotsuak eta imajinatiboak. Oso gustuko dugu talde hau euren hasierako singeletik hona. Dezentetan egon da gurean, eta orain, berriz ere eskaintzen digute aitzaki ederra euren musikarekin disfrutatzeko. Virginiatik datorkigu hurrengo gonbidatua. Leal Neale musikari amerikarrak bere azken kutizia ekarri […]
Deerhunter taldea Atlantan sortu zen 2001ean eta 2019an atera zuten euren azken grabazioa. Low-Fi eta Dream pop bezala etiketatuak izan dira. Gaur, 2019ko Why Hasn’t Everything Already Disappeared? Izeneko grabazio hartatik bi abesti biribil. Eraul taldeak single berri bat atera du urte honetan, “Haatik Behera” du izena eta 2021etik kaleratzen […]
Espers taldeak 2009an atera zuen bere azken diskoa. Philadelfiako talde honek folk elektrikoa jorratzen dute. Oso disko gogoangarriak eman dituzte argitara, hala nola, gaur entzungo duguna: The Weed Tree. 2005ean ateratako disko honetan abesti sakon eta likatsuak bildu zituzten, likatsu esaten dugu hirugarren entzunalditik aurrera kateatzen zaituzten abestiak direlako. Egin […]
Gure lehen proposamena Nashvilletik dator. Caitlin Rose-k amerikanarekin zerikusia dauzkaten konposizioak aurkezten dizkigu bere azken diskoan: Cazimi. Hasiera ederra ordu beteko gure saio honentzat. Musibla honetan, azken bolada honetan Desgaraian taldea hainbatetan agertu da. Gauden Aldian disko ederrarekin datoz eta ezin eutsi bertako abestiak gurean leku zabal bat emateari. Disfrutatzeko […]
Emanative izenarekin aurkezten du bere musika Nick Woodmansey-k. Jazzaren ertzean mugitzen diren konposizioak ditu maite, eta The Volume of the Light izena duen bere azken diskoan hala berresten du. Bide beretik dator hurrengo gonbidatua, Greg Foat da eta jazz inguruko musika gorpuzten du piano elektrikoaren dotoretasunaz, besteak beste. Gone To […]
Estatu Batuetatik dator lehenbiziko gonbidatua gaurko saiora. Alex G. ezizenez ezagutzen den musikar honek God Save The Animals diskoa atera du orain gutxi. Konposizio akustikoak, folkaren magalean daudela esan daiteke, baina azpian geruza elektronikoak ere sumatzen dira. Nahasketa bitxia. Diskoa, titulua kenduta, oso ondo dago. Rafa Ruedak eta Igor Elortzak, […]
Anonyme Popular proiektuarekin hasiko dugu gaurko saioa. Igor Elorza eta Rafa Rueda, buruz buru aritu dira disko-liburu eder honen barruan dauden konposizioak egiten. Durangoko bertsolariak paleta zabala eskaintzen du bertso jarri hauetan, ahotsean sendo, mezuan bikain. Atzean Rafa Rueda, musikari bikain honen eskua ezinbestekoa da proiektu honetan, pertsonal eta samurra. Hurrena […]
Hatxe proiektuaren atzean Idoia Hernandez Toledo musikaria dago. Musika esperimentala, anbientala egiten duela esan dezakegu, geruzaz geruza bere munduaren barruraino eramango zaitu. Azken grabazioak Panpin Hautsien Dantza du izena, eta bertan, besteak beste, Peru Galbeteren laguntza ere izan du. Hurrengo minutuetan Igor Elorza eta Rafa Rueda batera dagoz Anonyme Popular […]
Gilla Band-en horma sonoroa izango da lehenbiziko minutuetan lagunduko digun soinu-banda. Irlandatik datorren banda honek post punk soinuak jorratzen ditu eta baditu herrialde beretik etortzen zaizkigun beste banda batzuen ezaugarriak: indarra, distortsioa… Most Normal izeneko azken diskotik ateratako bi abesti jarriko ditugu. Hurrengo gonbidatuak Gasteizetik datoz Pasadena izena duen proiektu […]
