Gaurko saioari hasiera emateko aspaldi jarri ez dugun talde bat aukeratu dugu. US Girls taldearen lanei darien pertsonalitatea asko gustatzen zaigu. Euren azken diskoan badira abesti biribil asko. Heavy Light du izena diskoak eta bertatik bi abesti entzungo ditugu. Beste emakume batekin jarraituko dugu, oraingo honetan Euskal Herrira bueltatuta. MICE-k […]
Musibla
Txuma Murugarren esatari eta musikariaren eskutik, bertoko eta munduko musika berri finenak. Astelehenetan 21:00etan eta errepikapena larunbatetan 18:00etan
Urriaren amaieran kaleratu du Eñaut Elorrietak hurrengo disko luzea, laugarrena bakarka. Fantasia izena izango du eta gaur aurrerapen bezala ezagutarazi dituen bi singleak entzungo ditugu. Baiona dugu hurrengo geltokia, bertakoak baitira Orbel taldeko partaideak. Lur Hezea izeneko disko barnerakoi eta sakona aurkezten dabiltza. Guk bertatik bi abesti jarriko ditugu gaur. […]
Adrianne Lenker-ek bakarkako disko zoragarria atera zuen aurreko urtean, Songs zeukan izena eta soil bezain ederra da. Horrekin hasiko gara gaur. Kaserna taldea bigarren gonbidatua izango da. Mr. Pongo taldearen errautsetatik piztutako taldea dugu. Gelditu da Denbora izeneko diskoa kaleratu zuten 2021ean. Aurrera gure bidean Postal Kolekzionistak taldearen musika entzuteko […]
Aspaldi ez genuen Big Thief taldea gurera ekartzen eta gaur berriz ere hurbildu ditugu gure txoko honetara. Dragon New Warm Mountain I Believe in You izen “motza” jarri diote euren azken grabazioari. Bertan zer? Sentsibilitatea eta gozamena. Alabama Shakes da hurrengoa. Brittany Howard-en banda honek disko gogoangarriak ditu blues-rocka maite […]
Ina Iriondoren ibilbidearen azken proiektua (momentuz) Maraca Diablo da. Hail Zigurat! eta El Regreso del Niño Indio izan dira proiektu horretako lehenengo grabazioak. Orain beste grabazio berri batekin dator, taldearen izena duen diskoa, eta banda bat atzean. Saio honetan diskoa jartzen eta disfrutatzen ari gara. OGI izeneko musikariarekin jarraituko dugu, […]
Adrian Perez musikariak “curriculum” luzea dauka. Hasi Mogollon talde punkarekin eta jarraitu Mal de Ojo edo Haragi Gordina taldeekin. Beti berezi, beti oso berea den bide oparoa betetzen. Orain bere izenarekin ateratzen du disko guztiz interesgarria ekarri digu: Lasai Ederrean. Modu horretan disfrutatzeko diskoa, saio honetan gustura aletuko duguna. Pertsonalitate […]
Ethel Cain izango da saio hau irekitzeko ardura hartuko duena. Bere azken diskoan, Preacher’s Daughter, giro etereoak eskaintzen dizkigu, lo-fi edo dream-popa, nahi duzuen bezala. Egia esan etiketak aparte utzita disko hau oso gustuko dugu. Azken saio hauetan Maraca Diablo taldearen azken diskoa ari gara deskubritzen, Ina Iriondoren unibertso musikala, […]
Gaurko saioaren lehenengo konpasak oso dantzagarriak izango dira. Confidence Man talde australiarraren eskutik disko-soul zartako pare bat jarriko ditugu euren azken diskotik: TILT. Azken saioetan Txo musikariaren musika jartzen ibili gara. Gaur ere Eklektrikoak diskotik ateratako bi abesti ekarriko ditugu. Txomin Larronde itsasuarrak bigarren diskoan abesti biziak bildu ditu. Bere […]
Maraca Diablo taldeak disko berri eta txundigarria atera du. Ina Iriondoren unibertso musikala islatzen da hemen ere, nahiz eta oraingo honetan talde sendoa osatu duten. Euren Band Campen salgai dago diskoa. Ginger taldeak izen bereko grabazioa atera du urte honetako martxoan. Soinu garratzak eta desjosiak. Energia ziztada bat. Zarauztar hauen […]
Gaurko lehenengo taldea Battle Ave. du izena eta I Saw The Egg izenek diskoa atera berri dute. Bertan soinu garbiak eta nota ederrak. Erraz kateatuko zaitu. Islabat taldeak disko kontzeptual bat atera dute: (K)ito. Garai batean 70. hamarkadan gehien bat oso ohikoa zen gai baten inguruan disko oso bat egitea. […]
