Gaur Amerikako musikaren oihartzun klasikoak dituen disko batekin hasiko gara. Dylan Leblanc-en musika bidegurutze bat da non Neil Young bera egon zitekeen auto stop egiten, sinpleki. Coyote izena du bere azken diskoak eta benetan disfrutatzeko grabazioa da. Hurrengo artista Azkoitiakoa da. Abaunz izenarekin grabatu du Xabier Bastidak 24 abesti biltzen […]

Gaurko saioari hasiera emateko disko berri bat jarriko dugu. Xabier Zeberio, besteak beste, bibolin joleak disko ederra kaleratu du: Pause. Disko instrumentala da, udazkendarra. Nostalgia bare bat sumatzen da diskoan bildu dituen bederatzi abestietan. Zinematografikoa. Segidan, Bombay Bicycle Club taldearen musika ekarri dugu. Ingalaterrako talde honek My Big Day diskoarekin […]

Aurreko saioa Eskoziatik datorren banda txundigarri batekin itxi genuen. Sintetizadoreak eta gitarra zorrotzak erabiltzen dituzte eta emaitza asko gustatzen zaigu. Walt Disco dute izena eta Unlearning da euren azken grabazioa. Segidan Txo proiektuaren musikarekin jarraituko dugu. Walt Discok eta Txok badute zerbait komunean: dantzagarria da euren musika baina ez erraza, […]

Just Mustard talde irlandarrak euren azken diskoa aurkezten ari dira: Heart Under. Taldeak musika esperimentala jorratzen dute, soinu intimoak eta mingotsak nahasten dituzte eta emaitza bikaina dela iruditzen zaigu. Hurrengo gonbidatua Lion Lunadon da. Zelanda Berriko musikariak Beyond Everything disko basati eta zikina kaleratu du, bolumen ozenean entzunez gero gatibatuko […]