Hirugarren denboraldia amaitu behar, laugarrenari ekiteko. Ilun amaitu genuen, nordic noire giroan, Iratxe Fresnedarekin batera, zerbait berezia egiteko asmoz. Denboraldi amaierak bereziak izaten baitira; ezarian aldatutakoek egindakoek eta desegindakoek eztanda egiten baitute sarri, eta, nola ez, ezustekoak gertatzen dira. Denboraldi berriarekin pertsonaia berriak ageri dira, garrantzia hartuz joango direnak, eta […]

Bai, hala, da, Bilboko Santutxu auzoan Merkatarien ekimen bat laguntzeko kartel sexistak atera dituzte diru publikoarekin. Gai horrekin hasi da gaur Alba Fatuarte, Hassana Aalia kasuarekin jarraitzeko. Gero, Bilbobus eta bizikletak, eta Artxandako funikularraren arazoak aipatu ditu Albak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151014solasalbafatuarte.mp3 Deskargatu hemen

Gaztelueta ikastetxeko aferak bazterrak nahastu ditu azken egunotan. Afera iluna eta azkarra, kontuan hartuta Vatikanoak egun gutxi behar izan dituela ikerketa abiatu eta ixteko. Imanol Alvarezen ustez, azkarregi joan da afera, orain Getxoko epaitegian geratu dena. Edozein kasutan, Imanolentzat, larria litzateke akusatua errugabea bada errudun bezala agertzea, baita alderantziz ere […]

Espainiarentzat hispanitatearen eguna dena beste askorentzat herri indigenen erresistentzia eguna den moduan, datorren astean Askapenari Madrilen egingo zaion epaiketari buelta eman eta Espainiar estatua bera epaitu dute hainbat lekutan, Askapenaren aldeko ekimenetan dabiltzanek. Lurrek kontatu digunez, Gaur eguerdirako “Herri libreen martxa” deitu dute “Gora herriak” lelopean. Hitzordua Iruñeko Antoniutti parkean izango da […]

Ohi bezala, Agus Perez antzerki adituak antzerkiaren eta dantzaren agenda ekarri digu. Arriagan egondako “Invernadero” lana aztertzen hasi da, gaur leku berean egongo den “Aúreo” dantza emanaldiarekin jarraitzeko. Gero, urriaren zehar, besteak beste, Sol Picó Leioan, “Koca Kola eta barea” Pabellon 6 aretoan, BAD jaialdia Bilbon, eta “Kreditua” Durangon eta […]

Asteko gaia izan da Nafarroako Itun Ekonomikoaren aurkako erasoa, Madrildik etorria, nahiz eta Madrilgo gobernuaren azken adierazpenek egoera lasaitu. Gai horrekin hasi da Mikel Bujanda bere Nafarroako kronika. Euskalerria irratiko esatariak, ondoren, VolksWagen enpresak Landabenen duen plantaren egoitzaren inguruko albiste eta kezkak aipatu ditu eta, bukatzeko, lau izen propio aipatu ditu: […]

Aste honetako Argia astekariaren 2478. zenbakiaren azalean “Lurralde elkargoa: irmo jokatzeko garaia” irakurtzen dugu. Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, instituzioaren behar gorriaz dihardu Mikel Asurmendik asteko gai nagusia osatzeko idatzitako erreportajean. Erdiko Kaieran, Joxe Miel Bidador pastoral berria dugu, eta Termometroan “1936ko krimenak” Urbasan gertatutakoak, hain zuzen ere. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net […]